5/24/2005

META etiketak

Googleko lehenengo orrian agertzea ez da nahikoa, bisitari kopurua handitu nahi badugu. Googleko lehen orrian, bisitariaren bilaketarekin erlazionaturik dagoen titulu, deskribapena eta lotura behar dugu, horrela bisitariak gure aurrean dagoen beste lotura bat baino gustokoago izango du gure web gunerako lotura. "Titulua" urdinez agertzen da,"deskribapena" beltzez eta "lotura" berdez. Bilatzailean agertuko den deskribapenaren testu hori META etiketak erabiliz zehaztu dezakegu.
Bilatzaileak ez du beti testu hau aurkeztuko, batzutan web orriko edukitik aterako du testua baina ala ere, bilatzaileek META etiketak oraindik ere erabiltzen dituzte.
Deskribapenaz gain beste META etiketa gehiago daude, META etiketak sortzeko tresna honek, etiketa gehiago sartzea errez bihurtzen du, titulu, egile, hizkuntza, eta beste datuak sartu eta automatikoki META etiketa guztiak idatziko bait dizkigu.

No comments:

Bilatu