5/30/2005

PageRank Aroa

PageRank Aroa bukatu dela dirudi. PageRank Googlek erabiltzen zuen puntuaketa sistema bat da. Barra berde batek esaten zigun zein garrantzitsua zen Googleren ustez gure web gunea. Ala ere puntuazio horiek ez ziren oso fidagarriak, aktualizazioek denbora asko irauten zutelako eta beraz agertzen zen emaitza ez zelako benetakoa. Lotura trukaketa egiten zuen jende asko, PageRankaren arabera prestatzen zen beste web guneen loturak onartzeko, orain ezin izango dute teknika hori segitu loturak aukeratzeko. Beste batzuek loturak saltzen zituzten bere web guneetatik PR 7 zutela argudiatuz, orain ez dakit nola salduko dituzten.
Niri berdin zait PageRank balioa ez jakitea, orain arte ez diot garrantzi handirik eman, eta ez zait gaizki joan.
Googlekoek ez dute ezer esan oraindik, behar bada konponketak egiten egongo dira, beraz PageRank Aro berri bat hasteko egon daiteke, horrela bada aurrekoa baino fidagarriagoa izatea espero dut.

No comments:

Bilatu