6/03/2005

Blogak Googlen

Interneten egon den azken urteetako iraultzarik handiena, "blog" edo "weblog" web guneak izan direla diot nik ere, ez naiz hau esaten duen lehenengoa.
Blogak gero eta gehiago ari dira zabaltzen eta orain Googlen bilaketa bat egiten dugunean blog bat lehenengo posizioetan aurkitzea, gero eta normalagoa da. Blogak bilatzaileei, web gunetik informazioa modu errez batetan lortzen usten dio.
Gainera blogan sarri idazten badugu motoreek ere gehiagotan bisitatuko dute gure web gunea aldaketa berririk dagoen ikusteko.
Enpresetan blogak sartzen ari dira jadanik, ez dakit bere web gune komertzialaren web posizionamendua hobetzeko erabiliko dituzten, baina argi dago lagundu dezakeela eta asko gainera.
Gainera blog batean publikatzea edozein pertsonarentzako oso erreza da, honelako web guneak edozeinek egin ditzake programazio lenguairik jakin gabe. Badaude debaldeko blogak, bakarrik publizitate apur bat sartuko digute, baina balio dute, publizitate mota horrek ez bait dio asko eragiten web gunearen izaerari. Nik blog hauek probatu ditut:

Euskaraz: goiena.net
Ingeleses: blogger.com
Gaztelaniaz: bitacoras.com

No comments:

Bilatu