6/21/2005

Web posizionamendurako gida

Web gune bat egiterakoan, web posizionamenduan lagunduko diguten zenbait aholku laburtzen dizkizuet gida honekin :

1) Web gunea prestatu:

Domeinua erosi aurretik hasi zaitez zure web gunearen edukia biltzen.

2) Domeinuaren izena:

Aukeratu errez gogoratzeko izen bat.

3) Web gunearen diseinua:

Ahalik eta simpleena izan daitela, erabilgarria izan behar du. Web gunea Linx nabigatzailea erabiliz ondo heldu daitekeela froga ezazu. Eraiki ezazu web gunea direktorioetan eta orrien izenetan posizionamendurako interesatzen zaizkizun hitzak erabiliz. Aukeratu titulu egokiak eta erabili Meta etiketak, azken hauek oraindik ere badaukatelako garrantzirik.

4) Web orrien neurria:

Web orriek ahalik eta kb gutxien izan dezatela. Web gunea azkar ireki behar da edonor sartu nahi denean. Gehiegi itxaron beharrak bisitari asko web gunea zabaldu baino lehen joatea ekarri bait dezake.

5) Edukia:

Web guneko gaiekin erlazionaturik dauden artikuluak sarri publikatu itzazu.

6) Hitz dentsitaea

Idazten duzunean, zihurtatu zaitez azpimarratu nahi dituzun hitzak behin baino gehiagotan erabiltzen dituzula.

8) Online jarri:

Nire ustez hobe da zure ostatua erostea dohaineko bat edukitzea baino. Dohainekoek kodea sartzen digute gure web orrietan eta batzuetan kaltegarria izan daiteke.

7) Beste web guneetako loturak:

Lortu itzazu beste domeinu batzuetatik datozen ahalik eta lotura gehien. Erabili zure hitz klabeak loturetan.

No comments:

Bilatu