7/01/2005

SEO Kode etikoa

Aurketzen dizuedan testu hau http://www.bruceclay.com/web_ethics.htm webgunetik itzuli dut, ea zer iruditzen zaizuen SEO munduak konfiantzarik ematen ez dizuenoi eta SEO munduan zabiltzatenoi:

Web gunean SEO ( Search Engine Optimization - Bilatzaileen Motoreentzako Optimizazioa) lanak egiteko Kode etikoa.

Edozein Kode etikori buruzko eztabaida erlijioarena edo politikarenaren antzekoa da: ikuspuntu bi baino gehiago daude, eta denak dira aski berekoiak eta gutxitan heltzen da akordioren batera. SEO lanetan aritzen diren gehienek arau hauek ulertzen dituzte, baina ez dute denek SEO lana behar den bezela betetzen. Lan honetan ari diren askok, interneteko erabiltzaileen, bilatzaileen motoreen, edo bere bezeroen alde jokatzen dute eta batzutan " dena balio du" aitzakia erabiltzen dute helburuak lortzeko. Orri honek ez du ezer epaitu nahi, bakarrik bistakoa dena azaltzen du:

Alde guztiak bilatzaileen informazio arakatzaileentzako, eta informazioa bilatzen duten pertsonentzako kalitatezko eta garrantzisko informazioa modu errez batetan azaltzen saiatzen direnez, eta SEO lanetan aritzen direnak kontratatuak izaten ari direnez bezeroei bere web orriak lehenengo postuetan jartzen languntzeko, gu eta ( web gune honetara lotura bat dakarten orriek) boluntarioki SEO kode etiko honetara elkartzen gara:

SEO lanetan aritzen den inork ez dio inoiz nahi izanda bezero bati kalterik egingo. Honek bilatzaileetako aurkibideetik ezabatuak izatea ekarri dezakeen edozein teknologia edo prozeduraren erabilpena barne hartzen du. Estandarrekiko zalantzazko loturak Robots Exclusion Standard helbidera bidali behar dira.

SEO lanetan aritzen den inork ez du nahi izanda bilatzaileetako motoreek eta web gidek agintzen dutena bortxatuko. Arauak eta aholkuak aldatzen diren aldian ( sarri gertatzen da ) SEO lanetan aritzen direnek arin hartu beharko dituzte beharrezko neurriak eta beren bezeroei jakinarazi beharko dizkiete. Arauak eta aholkuak argiak ez direnean, SEO lanetan ari denak, argibideak bilatuko ditu eta bilatzaileko motorearen onarpena itxarongo du kaltegarria izan daitekeen teknologia eta prozedurak erabili aurretik.

SEO lanetan aritzen den inork ez du nahi izanda engainatuko, minduko, edo irainduko bezero bat. Bilatzaileetako motoreen emaitzak erabiltzen dituztenak ezin dira engainatu bilatzailearen emaitzetatik ematen zaien informazioarekin, ezta minduak izatea bezeroaren web gunera heltzen direnean ere. Honek "bait and switch" teknikak barne hartzen ditu, hau da, bezeroaren web orriaren edukia bilatzailean agertzen den esaldiarekin erlaziorik ez duenean, edo zuzendutako bezeorei edonolako kalterik eragin ahal badie.


SEO lanetan aritzen den inork ez du nahi izanda legerik hautsiko. Honek jabetza intelektualaren, markaren, edo spammarekin erlazionaturiko estatu, federal edo internazional mailako legeen nahi izandako eta segituzko urraketak ulertzen ditu.

SEO lanetan aritzen den inork ez du faltsuki errepresentatuko bezero baten web gunearen edukia. Honek web orrien bertsio ezberdinak egitearen praktikak ulertzen ditu, bakarrik egin daiteke hau nabigatzaileen moldaketarako bada, edo beste hizkuntza batetan aurkezteko bada edo produktuaren behar izan berezien ondorioz. Orokorrean, URL jakin baterako dei guztiek HTML berdina agertu beharko lukete web zerbitzariagatik.

SEO lanetan aritzen den inork ez du faltsuki errepresentatuko beste batzuen lana berea bezela. Honek beste batzuen lan guztia edo zati bat berea bezela hartzea edo errepresentatzea ere barne hartzen du. SEO lanetan aritzen direnek ez dute beste batzuen hitzez hitzeko kopiarik egingo ( originalean autoreak aipatzen ez badu ) beste aldearen onarpenik gabe.

SEO lanetan aritzen direnek ez dituzte beren gaitasuna, hezkuntza, agiriak, beste talde batzuekin dituzten harremanak, baliabide teknikoak edo esperiantziak faltsutuko. Honek zenbatu daitezkeen, ordutegi, aktibitaeren historia, enpresaren baliabideak ( langilegoa, tresneria, eta jabego produktuak), eta bezeroen zerrendak hartzen ditu barne. Bermeak, SEO lanean ari denaren kontrolpean dagoenaren gain egongo dira.

SEO lanetan aritzen den inor ez da sartuko arazoetan, interesetan parte hartzen duten alde guztiei jakinarazi gabe. Honek, hitz berdinengatik lehian egotean, pertsonalki SEO lanean ari denak gehiago irabazteko bezero bati beste bati baino garrantzi gehiago ematea debekatzen du. Bezero guztiak modu berdinean tratatuak dira eta ahalegin berdina jasoko dute beren bilatzileetako motoreen optimizazioan.

SEO lanetan aritzen direnek ez diote bezeroari ezinezkoa den itxaropenik emango. Honek barne hartzen du arrazoizkoa dena baino bezero gehiago izatea, hitz klabe berdinengatik lehian egotea eta denak biltzailearen gorengo posizioetan egotea.

SEO lanetan aritzen direnek, arazoak barne eta kanpotik argitzeko prozedurak eskeini beharko dizkiete bezeroei. Honek, web orrian helbidearen eta telefonoaren informazioa argi aurketzea ulertzen du, eta hirugarren batentzako lotura argi ikusteko modukoa, egondaitezkeen arazoen ebazpenerako, eta arazorik egonez gero konpontzeko bideak biltzen dituzten kontratuak.

SEO lanetan aritzen direnek beren bezeroen anonimatua, eta isilpeko informazioa babeztuko dute bereziki informazio pribilegiatua eta SEO lanean ari denaren testigantza inplikatzen duten alorrak. SEO lanetan ari den langilegoak, orokorrean erakusten ez den bezeroaren informazioa babeztu beharko du, bezeroari kalterik egin ez diezaion. SEO lanetan ari denak ez du argitaratuko bere bezeroen logo ez testigantzarik.

SEO lanetan aritzen direnek, abilezia erabiliz, onena emango dute beren bezeroen posizioak hobetzeko. Bezeroek kontratatu egiten dute SEO lanetan ariko den norbait posizio on bat lortzeko eta mantentzeko. SEO lanean ari dena erantzukizun bat dauka egokiak diren teknologiak eta metodologiak erabiltzeko eta bere bezeroen posizioa hobetu eta mantentzeko bilatzaileetako motoreen ezaugarrietara, lehiaketa, eta bezeroaren web gunearen behar izanetara moldatuz.

No comments:

Bilatu