1/18/2006

Google vs Quaero

Quaero web bilatzaile berria laister izango da gure artean, behintzat Urtarrilaren bukaera baino lehen prest egongo dela iragarri dute.

Frantzia eta Alemaniako gobernuek bultzatutako bilatzaile honen zain gaude asko.

Nolako emaitzak emango ote ditu?

Lortuko ote du Google bilatzaileak baino erabiltzaile gehiago izatea, gutxienez europan?

100.000.000 euro baino gehiago inbertituko dituzte bilatzaile honetan. Erabiltzaileen gustoko emaitzak ematen ez baditu, ea nor ausartzen den gero beste bilatzaile batekin Googleren aurka borrokatzera web bilatzaileen munduan.

No comments:

Bilatu