2/20/2006

Black Hat SEO: SEO tranpak

SEO lanetan aritzean kontuan izan tranpak egiten dituzun, zure web gunearen kalterako izatea gerta daiteke ondorengo tranpak egiten badituzu:

Hitz klabeekin gehiegikeriak

Ziurrenik gehien erabiltzen den tranpa da hau. Webmaster edo SEO batek hitz klabeak bilatzailearentzako soilik pentsaturik jartzen dituenean. Askotan web orrietako beheko aldean jartzen dira tamaina txikiago batean.

Testu izkutua


Atzekaldearen kolore berdina edo noscript erabiliz bilatzaileari zuzendutako hitz klabeak jartzen direnean.

Cloaking

Bisita asko erakar ditzaketen hitzak erabili bilatzailearen robota engainatzeko eta gero beste eduki bat aurkeztu bisitariari.

Ate orriak

Ate orriak domeinu batean sortzen dira bai automatikoki bai eskuz. Ez dute domeinuko web gune originalarekin loturarik baina, behin horra heldu den jendeak domeinuko lehen orria ere ikustea espero da.

Berbideraketak

Ate orriekin batera erabiltzen dira askotan. Ate orriek ez dute izaten informazio erabilgarri askorik izaten eta honela bistaria informazio zehatza daukan orrira zuzenean bidaltzen da.

Web orri bikoiztuak


Lana arintzeko moduan, web orri bat hartu eta bit gutxi batzuk aldatuz horren kopiak egitea beste toki baten garrantzia handitzeko. Bilatzaileek eduki bakarra maite dute eta horrek kalteak ekar ditzake.


SEO tranpa hauek bilatzaileen robotek detektatzea zaila baden ere, konpetentziak ikusten baldin baditu, salatu egin ditzake eta web gunea zigortua izan daiteke. enpresa digitala boletinean esaten dutenez gainera, espainian kontratatu dituzte jadanik tranpa hauek bilatzeko lan egin duten lagunak.

No comments:

Bilatu