3/02/2006

Posizionamendurik onena

Google Sitemaps orain zure web gunea zein hitzetarako zein posizioan dagoen esaten dizu. Hau da, posiziorik onenak ematen dizkizuten hitzen berri ematen dizu.

Oso erabilgarria dela uste dut, orain arte bakarrik ezagutzen nituen nire web gunera etortzeko bilatu ziren hitzak. Orain aldiz, Googlek esteka aurkeztu, baina erabiltzaileak sakatu ez duenean, zein hitz bilatu duen ere jakin ahal izango dut.

Batzuetan, agertzen den deskribapena egokia ez delako izan daiteke erabiltzaileak esteka sakatu ez izana. Beste batzuetan aldiz, bigarren posiziotik behera egotea izan daiteke arrazoia, lehenengo posizioan agertzen diren estekak izaten bait dira klik gehien eramaten dituzten web guneak.

No comments:

Bilatu