4/12/2006

Quaero vs Google: 0 - 1

Quaero bilatzailea dagoeneko interneten egon beharko litzateke. Ez da horrela eta ez da izango, Quaero Exalead izango delako.





Gainera, aurkeztuko zituen hobekuntzak Apirilerako egongo zirela esaten zen, eta badirudi alemaniako azken hauteskundeek izandako eraginak, atzeratu egingo dutela.

Oraingoz, Exalead ez dago euskaraz erabiltzeko modurik, hobekuntzak sartzen direnean ere ez dakit posible izango den. Aldiz txineraz eta japonieraz erabil daiteke bilatzailea, badirudi hizkuntza ez horren zabalduak kalteturik irtengo direla bilatzaile asmo honetatik, baina oraindik irteteko dagoenez badut itxaropenik, Europearren erreferentzi biltzailea izan nahi badu, hizkuntzek daukaten garrantzia kontuan hartzea derrigorrezkoa bait da.

No comments:

Bilatu