11/03/2005

Google web guneak zigortzen

Ba zen garaia, eta azkenean badirudi Googleko lagunak teknika egokiak erabiltzen ez dituzten web guneak zigortzen segituko dutela.

Oraingoan Acens enpresaren txanda heldu da, domeinuen erregistroan espainiar estatuko enpresarik garrantzitsuenetarikoa.

Behar bada beste enpresa batek ez luke erakutsiko Googlek izaten ari duen ausardia Webpositer eta Acens bezelako webguneak bilatzailetik kanpo usteko, baina honela aritzeak, Google bilatzailea zaintzen dutela erakusten du, eta bere emaitzak onak izateko ahaleginean segitzen dutela, kasu hauetan diruari begiratu gabe, Adwords kanpainetan diru asko inbertitzen zuten enpresak bait ziren bi hauek.

Badakizu, Googleko lehen postuetan agertzeko, tranpak egiteak, Googletik kanpo utzi zaitzake.

No comments:

Bilatu