4/02/2009

Google euskal dokumentuak bereizten hasiko da

Google euskaraz dagoen informazioa bilatzen hasteko eguna heldu dela dirudi:

Euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak, EITB Taldeak, Googlek eta Espressive SL enpresak sinatutako akordioari esker.

Ostiral honetan, apirilak 3, goizeko 11:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, Google euskaraz akordioaren aurkezpen ekitaldia izango da. Hitzarmen honi esker, aurrerantzean euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira.

Ekitaldiko parte-hartzaileak Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Juan Diego EITBko Estrategia eta Interneteko zuzendaria eta Carlos Gracia Google Enterprise Iberiako zuzendari nagusia eta Miguel de Reina Espressiveko zuzendari komertziala eta Googleko zuzendari komertzial ohia izango dira.

Internet euskaraz darabilten erabiltzaileak izango dira hitzarmen honen onuradun nagusiak. Hemendik aurrera, euskarazko edukiak topatzeko kalitate handiko bilaketak ahalbidetuko ditu Googlek. Gainera, posta elektronikoa eta bulegotik aplikazioak ere euskaraz erabiliko dituzte enpresek.
EITBko web gunetik hartutako testua


Ez naiz multiboxean sekula egon, baina joateko asmoa daukat, gai honi buruzko zerbait gehiago jakiteko helburuarekin. Informazio gehiagorik ikusi ez dudanez, debalde eta baimen berezirik gabe sartu ahal izatea espero dut. Kontako dizuet...

No comments:

Bilatu