7/28/2009

YouTube, bideoak, URLak eta SEO

SEO mailan eragina izango duen berrikuntza batez ohartu naiz gaur Twitter bidez:

Tip: Link directly to a specific point a video by adding #t=1m15s (or whatever time you want) to end of video URL.


Kontua da orain posible dela YouTubeko bideo bateko momentu zehatzetara estekak jartzea. Baina ez da posible momentu zehatz horretatik hasten den bideo zure webgunean sartzea.

Beraz, hurrengo kasua gertatzen hasiko dela ematen dit:

Nire webgunean jarri dudan YouTubeko bideoa ikusten dutenek, estekak nire webgunera jarri beharrean YouTubeko bideoaren URLra estekak jartzen hasiko direla, komentatu nahi duten momentu zehatzera zuzendu ahal izango dutelako. Ala ere, ideia ona iruditzen zait gutxienez YouTuben bideoen momentu zehatzetara estekak jarri ahal izatea.

No comments:

Bilatu