9/02/2009

Mementuko bilatzaileak

Arina da Google bilatzailea emaitzak aurkezteko orduan, hori izan zen gaur egun duen hedapena lortzeko arrazoietako bat. Orain aldiz, badaude http://www.istartedsomething.com/livesearch/ bezelako bilatzaile arinagoak eta SEO mundua ankaz gora jar dezaketela ematen dit, batez ere buztan luzeko bilaketetan.

Hona hemen adibide bat: demagun Frantziako Tourraren 2009ko sailkapena zein izan zen jakin nahi dudala. Googlen "clasificación tour francia 2009" bilatuko nuke eta emaitza lortuko nuke.

Baina bilatzaile mota honekin, "clasificación tour" idatzi orduko emaitza egokia dudala ikusten dut, eta emaitzak ez dira "clasificación tour francia 2009" bilaketak erakutsiko zizkidanak.

2 comments:

IñakiA said...

Euskaraz ez dabil hain fin: tour sailkapena

Euskal SEO said...

Ez naiz blog kudeatzaile ona... oraintxe irakurri berri dut zure erantzuna, Iñaki.

Aurki.com euskaraz bilatzeko dugun tresna onena dela iruditzen zait, baina Google edo mota honetako euskaraz bilatzeko tresna gehiago behar ditugu.

Bilatu