2/24/2012

Blogeu topaketa

Gaur Bilbon izan naiz. Hainbat blogari elkartu gara, Euskal Herrian blogari elkarte bat sortzeko ideia, ona  izan daitekeela uste genuelako eta bertan bakoitzaren iritziak entzun eta eztabaidatzeko helburuarekin.



Iberdrola dorrearen aurrean batu gara eta barruan sartzeko baimena ere lortu dugu. Geundenak blogariak ginenez ikus dezakezue zein izan den gure erreakzioa barnekaldean egon garenean. Dario Urzayk bere artelana erakusten zigun bitartean denak geunden geure kamerekin argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen. Hori bai, batzuk makina digitalekin, batzuk tabletekin, besteak sakelekoekin...



Bazkalordua zen eta Zubiarteko Left Bank Bilbao jatetxera joan gara denak. 12,5€ balio du menuak eta nik lasagna eta krabarroka eskatu dut. Nire bizitzako krabarrokarik onena izan ez zen arren ez da txarto egon eta lasagna oso ondo egon zen.



iPad baten zozketa zegoela ikusi eta nire papera sartzeko aukera ez dut galdu... ea zortea daukadan :)



Kafea hartu eta EHUko Bizkaia Aretora joan gara, hori bait zen eztabaidarako aukeratutako lekua eta bertan bait zeuden beste blogari gehiago itxaroten.

Mikel Agirregabiria hasi da blogari elkarte bat egin barik elkarlanean aritzeko posibilitateak azaltzen. Antolakuntzarik ez izatea zen posibilitate bat, eta egoera horretan gaudela ikusita beste aukera bat antolatzea liteke, baina blogari elkarte bat sortzea beharrezkoa da? Dagoeneko Internet Euskadi bezalako beste elkarte batzuk badaudela aipatu da eta "Blogak" ekitaldiak ere sortu zirela baina lan asko eta eragin gutxi susposatu zutela esan da.  Aprendicesen kasua era aipatu da eta kasu horretan zehazki  elkarte bat sortzea ez zela beharrezkoa ikusi zuten.



Elkarte bat sortzean egon daitezkeen arazoez ere hitzegin da: esnetik, gauzak zelan egiten diren arabera yogurt bat edo karea atera daitekeela, adibide moduan jarriz.

Ala ere, bildu garenak bageneukan buruan blogari elkarte bat sortzeak denontzako onurak ekar diezazkigula. Azken finean nahiz eta bertaratutakoak arlo ezberdinetako blogariak izan: medikuntza, kirola, irakaskuntza, bidaiak, zientzia, komunikazioa, blog perstonalak... denak genituen elkarrekin partekatzeko gauzak blogenganako zaletazunak batzen gintuelako.

Getxoblog elkarteak badaramatza 3 urte blogariei zuzendutako ekintzak antolatzen eta Euskal Herri osoko elkarte bat sortzen bada, gauza gehiago egin eta blogarien sarea indartu daitekeela iruditu zaigu, behintzat niri bai.

Wiki bat sortu da Blogeu nondik nora bideratu, guztien partehartzeaz egin daiten eta  #blogeu jarraituz irakur dezakezu ere twitterren jendeak zer komentatzen duen.

Zer deritzozu, animatzen al zara parte hartzera?


1 comment:

Tom said...

Thanks for sharing information!!!

seo hawaii

Bilatu