3/20/2012

Blogeu, bidaiak eta blogak Bilbon

Ostiralean bigarren Blogeu topaketan egon nintzen Bilbon.  Euskal Herriko blogari asko baina euskaldun gutxi geunden (2 ni zenbatuta) eta egia esateko faltan bota nituen gehiago. Ala ere, blogetan irakurri ahal izan ditut hainbat iritzi, asko eskertzen ditut eta nik ere hemen emango ditut nireak:

Izena aldatuz gero, euskaldun gehiago parte hartzera animatuko dela esaten badidate, alda daitela, niri izenak ez dit axolarik, nik Euskal Herriko blogariak elkar ezagutzea errezagoa izatea dut helburu bakarra.

Oraingoz ez dago elkarte egiturarik,  nahi duzun moduan hartzen duzu parte. Gauzak egin nahi dituen Euskal Herriko blogari talde bat da Blogeu,  ahal edo nahi dutenek bakoitzak egin nahi duenari laguntza eskeiniz. Ez da hau gauzak antolatzeko eta hitzegiteko Euskal Herrian elkartzen den lehen blogari taldea, eta ez diot ezer txarrik ikusten honi. Elkarte klasikoen moduan antolatu behar bada ez dut parte hartuko, eta hori ez gertatzea nahi duen jendea batzea nahiko nuke, baina bitartean topaketa edo eztabaida interesgarriak antolatzen badira parte hartuko dut.

Blogeu Wikiak ukitu handi bat behar du eta edonork idatzi dezakenez, nik nirea emango diot, ez gaur baina bai astean zehar,  ala ere norbaitek arinago berea ematen badio, pozik irakurriko ditut aldaketak (nik bakarrik idatzi behar badut, hurrengoa azken aldia izango delako).

Bukatzeko, datorren Martxoaren 30ean, Bidaia eta Blogei buruzko hitzaldi labur bat emateko prest azaldu nintzen ostiraleko topaketan. Konpromezua hartu nuen eta orain ez dut hutsik egingo.Gutxienez beste 5 euskaldunek, Bidaia eta Blogei buruz esateko dudana entzun nahi baduzue, euskaraz emango dut hitzaldi osoa. Aurrerago esan dudan bezala, aste honetan zehar idatziko dut Wikian eta bertan jarriko dut izen emateko modu bat.

Eta ez dago esan beharrik, zuk ere, Martxoaren 30ean nirekin batera zure bidaia bloga euskaraz aurkeztu nahi baduzu, jarri Wikian. Euskaraz hitzaldi bat baino gehiago badago, aberasgarriagoa izango da!












4 comments:

tokitan said...

Aupa Egoitz,

Uste dut ia guztia esanda dagoela afera honen inguruan.

Edonola ere, ez da erraza izan behar zuk jokatu duzun papera jokatzea eta, horregatik, Twitterren esan dudan bezala, zure aldeko hitz batzuk bota bahi nituzke.

Ez dakit zintzotasunak bultzatuta ote den, baina uste dut merezi duela post honek komentariotxo bat, animoak emateko besterik ez bada ere, nahiz eta ez nagoen ados aferaren sustraien eta elkartearen beraren izaeraren inguruan duzun iritziarekin.

Egoitz Goikoetxea said...

Eskerrik asko komentariotxoagatik :)

Bileretan faltan bota nituen euskaldunak beren blogetan idatzi dute eta oso aberasgarria iruditu zait ;)

Nick said...

Thank you for sharing this article. I love it. Keep on writing this type of great stuff.
seogear

James Anderson said...

Thank you very much for your ideas to post comments. Please keep sharing more and more information ......
seo hawaii

Bilatu