3/06/2006

Google historia

Orain, Google erabiliz egin dituzun bilaketen historia gorde eta ikusteko aukera daukazu.



Honi esker, Google erabiliz egin dituzun bilaketa eta kliken arabera emaitza pertsonalizatuak aurkeztuko zaizkizu.

Gainera egin dituzun bilaketak ikusi ahal izango dituzu, behin aurkitu baina orain aurkitu ezin duzun hori zure Google Historial web gunean ikusi ahal izango bait duzu.

Google historia honek irudien bilaketak, Frooglen egindakoak edo berrien bilaketak ere gordetzen ditu.

Horrela beraz, Googlek denoi lehenengo orrian emaitza berberak aurkeztu beharrean bakoitzak egindako bilaketen araberako emaitzak aurkeztuko dizkigu.

SEO lanetan aritzen garenok orain arte bagenekien edozer bilatzerakoan erabiltzaileek lehen orrian zer ikusten zuten, baina oraindik aurrera Google pertsonalizatu gabe daukatenen emaitzak besterik ez ditugu jakingo.

No comments:

Bilatu