Showing posts with label google. Show all posts
Showing posts with label google. Show all posts

7/11/2011

Euskal SEO, Blogger eta Google+

Ba heldu da, heldu behar zen eguna... kostata, eta hainbat saio egin ondoren Googlek arrakaztazko bere medio soziala sortzea lortu du Facebook lortzen ari zen garrantziari aurre egiteko.

Google+ erabiltzen hasi garen gehiengoa, ordu galanta sartzen ari gara, Facebook eta Twitter eta baita blogari kenduta. Eta kontua da informazioa trukatzeko medio oso erosoa dela Google+.

Orain, ez du zentzurik blogspotek eskeintzen duenarekin konformatzea Google+ek eskeintzen duena askoz gehiago delako.

Beraz oraindik aurrera irakurri nahi banauzue, hobe nire Google+ helbide honetan egiten baduzue gehiago idazten dudalako.

10/04/2010

Euskaraz ageri Google web bilatzailean

Badirudi Enpresa Digitalako norbait ez zela ohartu hau izan zela Google Realtimek euskara bereizten zuelaren berri eman zuen lehen bloga... baina ez du ardurarik nork deskubritu zuen, azken finean jendeak albiste honen berri izatea da garrantzitsuena :)

Ba bueno, hona hemen orain arte beste inon irakurri ez dudan albiste bat: bilaketa aurreratuaren aukeren artean agertzen ez den arren Google web bilatzaileak ere euskara bereizten du.


Nola?

NOLA AURKITU GOOGLEN EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA:
Google euskaraz erabili dezakezu esaten dudana egia dela ikusteko

NOLA EGITEN DU GOOGLEK EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA BEREIZTEKO:
Aurretik web orriko hizkuntza euskara dela zehaztu behar izan du web gunearen garatzaileak: html lang="eu" definituz.


Hona hemen Google web bilatzailea euskara bereizteko gai dela frogatzen duten bi adibide:

http://www.google.com/#hl=eu&q=ageri
http://www.google.com/#hl=es&q=ageri

http://www.google.com/#hl=eu&q=sustatu
http://www.google.com/#hl=es&q=sustatu

Egia da erdaraz dauden emaitzak ikus daitezkeela tartean, baina hori beste SEO kontu batzuengatik da.

5/16/2010

Nonick, ingelesa, gaztelania, txinatarra, euskara eta Google

Oso ondo pasatu dut 2010eko Nonicken. "On-line Communities" izan da aurtengo gaia eta aurkezpen guztiak ingelesez izan direnez, hizlari batzuen ingelesa besteena baino hobeto ulertu dut eta beraz gauza interesgarri asko ulertu gabe geratu nintzelako sentsazio apur batekin lotu naiz. Kirsten Wagenaar ulertu nuen ondo, bai ingelesez argi hitzegiten zuelako bai esan zituen gauzak argi azaldu zituelako. Baina azken asteburuan Yorkshiren ingelesez hitzegiteko izan ditudan arazoak eta oraingo honetan izan ditudanak ikusi ondoren, gehiago praktikatu behar dudala argi geratu zait. Hori bai, Nonick 2020ko hizlarien aurkezpenak ulertzeko, txinatarra ikasten hasi beharko naizen galdetzen naiz, nork daki... hizkuntza horrek gero eta garrantzi handiagoa du eta izango du interneten!

Xabier Uribe-Etxebarriak "Web Hobekuntza"ri buruz emandako tailerra aldiz, gaztelaniaz izan zen, eta eskerrak! oso interesgarria iruditu zitzaidalako esandakoa eta ingelesez azaldu izan balu ez dakit askorik ulertu izango banu. Xabierrek kontzeptuetan pentsazen ikasi du, nik aldiz, hartutako oharrak ikusita (

Asistente virtual (5ºgeneración)
Sistemas conversacionales
Metalingua
EMMA
Linked Data
RDF
TED
de palabras a conceptos
herramientas web self service
triplas: sujeto predicado verbo
sparql


), bilatzaileetan pentsatzean oraindik hitz gakoetan pentsatzen dudala ikusi ahal izan dut... eta agian aldatzen hasi, eta oraindik aurrera kontzeptuetan ere pentsatu beharko dudala uste dut...(orain zihur nago).

Jose Antonio del Moral
en tailerrean egon nitzen baita ere. "Facebook zergatik ez den erabili behar" zen tailerraren izenburua, ingelesez hau ere, gaztelania ulertzen ez zuten batzuk zeudelako, baina nahiko ondo ulertu ahal izan nuen dena eta Facebook ez erabiltzeko arrazoi eztabaidaezina esan gabe geratu zen: norberaren domeinua erregistratzea, hosting bat kontratazea eta WordPress instalatzea,Facebooken erregistratzea baino askoz hobea da ! baina ni ez nintzen bertan azaltzera ausartu, ingelesez defendatzeko zailtasun gehiegi izango nituela uste nuelako :(

Kafe Antzokiko afaria ere primeran egon zen eta ez dut ahaztuko bertan jakin nuela Teketeni esker euskara Google Translaten Alpha moduan sartu berri zutela eta asteburuan entzun dudan berririk onena izan da dudarik gabe! Ea hurrengo berria Googleko Bilaketa Aurreratua atalean aukeratu daitezkeen hizkuntzen artean euskara agertzen dela den...

5/06/2010

Ez Google, ez domeinu ezta lehendakari euskaldunik ez

Denbora asko pasa da blog honetan idatzi nuen azken alditik eta abandonaturik geratzeko zorian ikusten nuen eman nahi nituen bi berriak inoiz bizi ahal izango ditudan, dudatan dudalako orain:

1. Urte bat baino gehiago pasa da Google Euskaraz aurkeztu zenetik eta bi urteko kontratua izanik, ez dakit zertan gastatu den EITB eta Eusko Jaurlaritzak jarritako dirua oraindik ez bait dago Googlen euskaraz sailkatutako emaitzen orririk.

2. .eus domeinua lortzeko pare bat urte itxaron beharko genituela ustetik orain projektua noraezean dabilela baino ez dakit.

Lehendakariak gauza hauei, behar zaien arreta eta bultzada eman beharko ziela uste dut, baina Patxi Lopezi euskarazko klaseetara "pira" egiteak barrea eragiten badio zer espero dezaket horrelako ordezkari batez?

Ez dakit honela nik bakarrik edo oso jende gutxik pentsatuko duen baina Google euskaraz, lehendakariak euskara ikas dezan eta .eus lortzearen alde manifestatuko nintzateke gaur bertan.

11/19/2009

Google Euskaraz 2010 baino lehen

Google, 2009 urte bukaera baino lehen euskaraz dauden edukiak bilatzeko gai izango dela esan zuten ETB1n Apirilaren 3an. Entzun 1:05 segunduan esaten dena:



Orduan, pozez baina hainbat kexkekin hartu nuen Google euskaraz aurkezpena eta Patxirenarekin gertatu zen antzera, oraingoan ere beste gezur baten aurrean izango garela ematen dit :(

ea oker nagoen, gabonetan jakingo da hori... eta egia esan olentzero opari izugarria izango litzateke :)

11/10/2009

Google Caffeine = Google 2010 = Google

Hilabete pare bat barru, gabonen ondoren Googlek algoritmo berri bat erabiliko du bere emaitzak sailkatzeko. SEO lanetan gabiltzanoi eragingo digu aldaketak, batzuei posizio hobeak lortuz eta besteek sailkapenean behera eginez.

Orain arte, Caffeine izena duen Googlen algoritmo berria, froga moduan erabili ahal izan da helbide hontan http://www2.sandbox.google.com/, baina gaur orri hori kendu eta 2010ean gabonen ondoren Google biltzailean zuzenean aplikatuko delaren berri eman du Matt Cuttsek (Googlen SEO komunikazio arduraduna).

Orain arte frogetan ikusi nituen emaitzen arabera, nire webguneen posizio aldaketak ez dira handiak izango, bilaketa batzuetan igo eta beste batzuetan jaitsi egingo direla ikusi ahal izan dut.

Datozen 2 hilabeteetan gauza asko ez aldatzea espero dut, orain arte ez bait zait gaizki joan... :)

10/22/2009

Twitter SEO: Bing eta Googlen agertzeko

Bagenekien ordua helduko zela, eta hilabete batzuk aurrerago Firefoxen Google eta Twitterren emaitzak batera nola agertzen diren ikusteko modua frogatzen hasi nintzen. Egia esan, oso mesedegarria da zenbait kasutan Twitterreko edukiak Googleko SERPetan izatea eta ulertzekoa da Googlek eta Bingek Twitterrekin orain sinatu berri duten akordioa.

Googlen azaltzeko bide berri bat ematen du aukera honek, horregatik Googlen posizionamendu egoki bat izan nahi duenak, Twitterren ere SEO teknikak aplikatu beharko ditu, azken orduko edukiak sortzeko orduan.

9/02/2009

Mementuko bilatzaileak

Arina da Google bilatzailea emaitzak aurkezteko orduan, hori izan zen gaur egun duen hedapena lortzeko arrazoietako bat. Orain aldiz, badaude http://www.istartedsomething.com/livesearch/ bezelako bilatzaile arinagoak eta SEO mundua ankaz gora jar dezaketela ematen dit, batez ere buztan luzeko bilaketetan.

Hona hemen adibide bat: demagun Frantziako Tourraren 2009ko sailkapena zein izan zen jakin nahi dudala. Googlen "clasificación tour francia 2009" bilatuko nuke eta emaitza lortuko nuke.

Baina bilatzaile mota honekin, "clasificación tour" idatzi orduko emaitza egokia dudala ikusten dut, eta emaitzak ez dira "clasificación tour francia 2009" bilaketak erakutsiko zizkidanak.

8/26/2009

Patxi Lopez gezurtia eta SEO

Patxi Lopez es un mentiroso. Frogapena, hurrengo gunean irakurri daiteke gaztelaniaz.

Hasierako gaztelaniazko esaldi honen helburua, Googlen hitz hori bilatzean lehen postuan patxilopez.com agertaraztea da. Ez naiz ni ekimen hau bultzatzen ari den bakarra eta denon artean helburua lortzea espero dut. Argazki eta guzti:

mentiroso

Ea denon artean lortzen dugun, Pinotxoren aurretik agertzea.

7/02/2009

Twitter eta Google

Ideia ona dela iruditzen zait eta erabiltzen hasi naiz Twitterreko azken emaitzak Googlen erakusten dituen gehigarria.

Ez dakit luzaroan mantenduko dudan horrela baina oraingoz oso gustokoa dut!

Zuek ere frogatu nahi baduzue:

1. Instalatu Greasemonkey add-on for Firefox (Oraindik ez baduzue)

2. eta gero sakatu hemen.

6/16/2009

SEO eta HTML 5

Googlen algoritmoa etengabe aldatzen ari dela dakigu eta posizionamendu aldaketa txikiek SEO dependentzia handia duten web guneetan eragin handia izan dezaketenez garrantzitsua da SEO egokitze lanak gaur eta etorkizunari begira egitea.

HTML 5
oraindik zabaldu ez den arren, azken aldian aurrera pausu handiak ematen ari dela dirudi eta urte pare bat barru Google bezelako bilatzaileak ezaugarri berri hauetan oinarrituz, informazioa sailkatzen saituko direnez, komeni da gaurtik etorkizunean eragina izan dezaketen osagaiak modu egokian antolatzea.

SEO lanetan, egun batetik besterako emaitzak eskatzea ezinezkoa bada ere, 2 urtera begira egitea ere luzeegi jotzea da horregatik garrantzitsua da baliabideen araberako oreka aurkitzea.

5/20/2009

Googlentzako kode zati aberatsak

Google Rich Snippets (emaitzen azal berri bat) erakusten hasi da bere ingelesko bilatzailean mikroformatuetan oinarrituz eta laister beste hizkuntzatan ere ezaugarri berberak izango ditu. Mikroformatuak aspalditik ezagunak diren arren, SEO lanetan ez zaie orain arte behar bezelako garrantzia eman Googlen posizionamendu hobea lortzeko eragin gutxi zutelako.

Iritsi da garaia, orain web gunea Googlen Rich Snippetetarako egokitzen ez duenak beranduago egin beharko du, atera kontuak.

4/17/2009

Google eta euskara

Google Euskaraz? (galdera markarekin) izena jarri diote irratia.comen 144. saioari, Apirilaren 3an Eitb, Eusko Jaurlaritza eta Googlen arteko akordioren aurkezpenaz aritzeko. Neu izan nintzen hizlari, akordioan parte hartu zutenek elkarrizketa euskaraz egiteko aukerarik ematen ez zietelako irratia.comeko aurkezlei.

Googlen "Google Euskaraz" aurkezpena gaztelaniaz izan zen, eta badirudi Googlen ez dakiela inork euskaraz.

Ez al duzue uste zuek, Googlek "Google euskaraz" izango dela esaten badu Googlen euskaraz aritzen den norbait egon beharko litzatekeela?

Kontuz ibiliko beharko litzateke Google honelako titularrak daramatzaten aurkezpenatara doanean, gero, esandakoa betetzea eskatuko zaielako.

4/03/2009

Google Enterprise EITB eta Eusko Jaurlaritzan

Banaiz EITBko multiboxetik bueltan. Ez zait multiboxa batere gustatu (pasa den mendekoa dirudi), ez dute WIFI konekzio publikorik eskeintzen.

Eusko Jaurlaritzako eta EITBko dokumentuak modu eraginkorrago batean aurkitzen hasiko dira Google Enterprise kontratatu dutelako. Googlen euskarazko dokumentu gehiago aurkitzeko aukera ekarriko omen du honek.

Bestalde, administrazio publikoak zerbitzu hau kontratatu duenez, Googlen oinarritutako zerbitzuak eskeintzen hasiko dira googlemail.com edo gmail.com domeinuak erabili beharrean beste domeinu bat erabiliz: euskadi.net adibibez

Zerbait gehiago espero nuen, Googlen euskarazko zerbitzu gehiago euskaraz: tokiko enpresentzako gunea, euskarazko blog ofizialen bat edo...

Microsofti euskara bultzatzeagatik eman dioten azken sariak, hurrengo irabazle zein izango duen zihur nago: Google.

Negozio ona egin dutela dirudi Google eta iexpressivekoek, baina ea benetako ekarpenik dakarkigun euskal SEO munduan gabiltzanoi...

4/02/2009

Google euskal dokumentuak bereizten hasiko da

Google euskaraz dagoen informazioa bilatzen hasteko eguna heldu dela dirudi:

Euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak, EITB Taldeak, Googlek eta Espressive SL enpresak sinatutako akordioari esker.

Ostiral honetan, apirilak 3, goizeko 11:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, Google euskaraz akordioaren aurkezpen ekitaldia izango da. Hitzarmen honi esker, aurrerantzean euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira.

Ekitaldiko parte-hartzaileak Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Juan Diego EITBko Estrategia eta Interneteko zuzendaria eta Carlos Gracia Google Enterprise Iberiako zuzendari nagusia eta Miguel de Reina Espressiveko zuzendari komertziala eta Googleko zuzendari komertzial ohia izango dira.

Internet euskaraz darabilten erabiltzaileak izango dira hitzarmen honen onuradun nagusiak. Hemendik aurrera, euskarazko edukiak topatzeko kalitate handiko bilaketak ahalbidetuko ditu Googlek. Gainera, posta elektronikoa eta bulegotik aplikazioak ere euskaraz erabiliko dituzte enpresek.
EITBko web gunetik hartutako testua


Ez naiz multiboxean sekula egon, baina joateko asmoa daukat, gai honi buruzko zerbait gehiago jakiteko helburuarekin. Informazio gehiagorik ikusi ez dudanez, debalde eta baimen berezirik gabe sartu ahal izatea espero dut. Kontako dizuet...

2/16/2009

Meta Canonical

Eduki bikoiztua beti izan da arazo bat bilatzaileentzat, web gune bateko orri nagusiak zeintzuk diren bereiztea zaila egiten zaielako. URL hauek berdinak dira:

www.adibidea.com
adibidea.com
www.adibidea.com/
adibidea.com/
www.adibidea.com/index.html
adibidea.com/index.html
www.adibidea.com/index.php
adibidea.com/index.php

Nola konpondu eduki bikoiztuen jakinarazteak?

. URLak normalizatu: zure CMSa, zuk nahi dituzun URLak sortzeko egokitu.
. Googlen Webmasterrentzako tresnekin www. edo ez www. zehaztu
. Sitemap baten bidez URL nagusiak bidali
. Nagusi ez diren URLak 301 berrelbideratzeen bidez zehaztu
. URL nagusi bat aukeratu eta zihurtatu webgunean beti URL berbera lotzen duzula.

Eduki bikoiztu zailen jakinarazteak
. Batzutan ezinezkoa da 301 berrelbideratzea egitea
. Ezin aldatu jendeak gure webgunea lotzeko erabiltzen dituen moduak
. Maiuskula eta minuskulak erabili izana
. Sesioen IDak
. "Landing" orriak
. Ordenak
. Breadcrumb-ak

Eduki bikoiztu mota guzti hauek ondo sailkatu ahal izateko, Google, Microsoft eta Yahoo adoz jarri dira eta aukera berria sortu dute meta canonical izenekoa: Canonical orri maila jartzen den meta esteka bat da.

Adibidez orri honi:

http://www.adibidea.com/seo.html?sid=asdf314159265

Kode hau dagokio, meta canonical erabiliz:

link rel="canonical" value="http://adibidea.com/seo.html"

Meta canonical erabiltzea gomendio bat da eta bilatzaileek erabikitzen dute kasurik egin edo ez.

12/19/2008

Euskal Google Zeitgeist

Orain dela 2 urte Euskal Google Zeitgeist baten beharra botatzen nuen faltan. Eta oraindik faltan botatzen dut.

Google Zeitgeist 2008 laburpenean Serie, Blogs, Sporty eta Miniters sailkapenak bildu dituzte eta euskarazko hitzen sailkapena ikustea asko gustatuko litzaidake.

Googlen euskarazko blogik ez dagoenez, gaur Blog oficial de Googlen Comunicate con Google postean hori komunikatu diet iruzkin baten bidez.

Hau irakurtzen duzuenok, Euskal Google Zeitgeist Olentzeroko opari bezela nahi baduzue, ez daitela Google zuen "gutuna" jaso gabe gelditu :)

12/10/2008

Google Zeitgeist 2008

Urtero bezela, Google bilatzailean gehien bilatu diren hitzen zerrenda publikatu da Google Zeitgeist 2008 deituriko orrian. Urtean gertatu denaren ideia bat egiteko balio dute atalka eta estatuka sailkatutako zerrenda hauek.

Antzeko sailkapen bat daukagu Euskal Herrian zortzi2008 deiturikoa. Kasu honetan, gendeak proposatu eta bozkatu egiten ditu 2008 urtean zehar interneten Euskaraz sortu diren gune interesgarriak, azkenean sailkapen bat eraikitzen delarik.

11/29/2008

Googlen snippet bereziak YouTube eta Wikipediarentzako

Bereziak dira YouTube edo Wikipedia bilaketak Googlen egitean erakusten zaizkigun lehen "snippet"-ak. Behintzat nik gaur arte ez nuen ikusi Googletik zuzenean Youtuben edo Wikipedian bilatzeko aukera.

Egia esan snippet berri hau, bilatu nahi dugun informazioa bilatzeko bidea laburtzeko ondo dator.

Hau ikusita, ondo egongo litzateke hegaldiak saltzen dituen konpainia baten izena sartzean ere, erosi nahi dugun hegaldiaren datuak sartzeko aukerak zuzenean erakustea: irteera tokia , helmuga, hegaldiaren data eta bidairari kopurua sartuz Googletik gure bilaketaren emaitzetara bidaliko liguke.

Azken finean, hainbat gende hegaldi konpainiaren izena helbide barran jarri beharrean, Googlen bilatu eta lehen emaitzari sakatuz joaten bait da hegaldiaren bilaketa egitera.

11/28/2008

SEO eta SWO

SWO, Semantic Web Optimization gaiez aritzeko erabiltzen zen baina hile honen 20tik, Google Search Wiki ingelesko bilatzailean logeatutako erabiltzaileei SERPak aldatzeko ematen zaien gaitasunak SEO munduari eragingo dio. SWO orain Search Wiki Optimization ere izango da :)

Search Wiki buruzko informazio gehiago.

Bilatu