Showing posts with label loturak. Show all posts
Showing posts with label loturak. Show all posts

5/26/2009

SEO, Aipuak eta Bloglanak

"Asko idatzi da blogen inguruan eta batzuek komunikatzeko tresna honen heriotza ere iragarri dute..." Argi dago blogak ez direla hil, inoiz baino blog kopuru gehiago bait dago. Teketenen Social Blogworks (Bloglan Sozialak) bloglanari hasiera ematen dion esaldia da.

2006ko ekainean Larrabetzuko Blogs & Beers 3.0an entzun nuen Gorka Julio (Teketen) gauza hauei buruzko azalpen bat ematen eta dagoeneko nik blog banuen ere benetan interesgarria iruditu zitzaidan. (Ala ere, nirekin joandako lagun batek ez zuen ezer ulertu edo ez zion entzundakoari erabilpenik ikusi o_O :))

Egun hartan "trackback" zer zen galdetu nion Gorkari, ez nuen azalpena ondo ulertu, baina blogarekin jarraitzen banuen laister ulertuko nuela erantzun zidan eta horrela izan zen. Orain, bloglan honetan zehatz mehatz azaltzen du Trackback edo Aipua zer den. :)

Trackback protokoloa onartzeak beste blogetatik estekak jartzera gonbidatzen du, beraz ez dago zalantzarik SEO egokitze garrantzitsu bat dela. Ala ere, blog honek ez ditu oraindik Aipuak onartzen Bloggerek (blogspot.com) oraindik ez duelako trackback protokoloa onartzen. :(

2/16/2009

Meta Canonical

Eduki bikoiztua beti izan da arazo bat bilatzaileentzat, web gune bateko orri nagusiak zeintzuk diren bereiztea zaila egiten zaielako. URL hauek berdinak dira:

www.adibidea.com
adibidea.com
www.adibidea.com/
adibidea.com/
www.adibidea.com/index.html
adibidea.com/index.html
www.adibidea.com/index.php
adibidea.com/index.php

Nola konpondu eduki bikoiztuen jakinarazteak?

. URLak normalizatu: zure CMSa, zuk nahi dituzun URLak sortzeko egokitu.
. Googlen Webmasterrentzako tresnekin www. edo ez www. zehaztu
. Sitemap baten bidez URL nagusiak bidali
. Nagusi ez diren URLak 301 berrelbideratzeen bidez zehaztu
. URL nagusi bat aukeratu eta zihurtatu webgunean beti URL berbera lotzen duzula.

Eduki bikoiztu zailen jakinarazteak
. Batzutan ezinezkoa da 301 berrelbideratzea egitea
. Ezin aldatu jendeak gure webgunea lotzeko erabiltzen dituen moduak
. Maiuskula eta minuskulak erabili izana
. Sesioen IDak
. "Landing" orriak
. Ordenak
. Breadcrumb-ak

Eduki bikoiztu mota guzti hauek ondo sailkatu ahal izateko, Google, Microsoft eta Yahoo adoz jarri dira eta aukera berria sortu dute meta canonical izenekoa: Canonical orri maila jartzen den meta esteka bat da.

Adibidez orri honi:

http://www.adibidea.com/seo.html?sid=asdf314159265

Kode hau dagokio, meta canonical erabiliz:

link rel="canonical" value="http://adibidea.com/seo.html"

Meta canonical erabiltzea gomendio bat da eta bilatzaileek erabikitzen dute kasurik egin edo ez.

8/01/2005

Web loturak ordainduz

Gure web gunera doazen loturak beste web gune batzuetan jarri nahi ditugunean, batzuetan debalde izan daitekeen arren, beste batzuetan hileroko prezio bat ordaintzea eskatu izaten da. Bisita kopuruaren arabera prezio hori ezberdina izan daiteke. Tresna hau erabiliz web gune jakin batetan web lotura bat edukitzeak zenbat diru balioko luke jakin dezakezu. Argi dago tresna honek ematen dituen prezioak ez direla web guneko webmasterrak jarri dituenak, baina zihur aski prezioa web gune honek esaten duenaren antzekoa izango da.

Askotan web gunearen arduradunak ez daki zenbat kobratu eta tresna honek horretarako lagundu diezaioke. euskal-seo.blogspot.com web gunean lotura bat jartzeak zenbat balioko luke begiratu dut eta 3,5 € balio duela kalkulatu du. Ondo iruditzen zait.

Zure web guneko loturen balioa ondo estimatu duela uste al duzu?

5/20/2005

Lotura kopurua zenbatu

Loturak, loturak eta loturak bilatzen eta jartzen ematen du denbora asko web gune bat Googlen posizionatu nahi duen edozein SEO. Eta askotan lehia handia izaten da, beste batek gu baino askoz ere lotura gehiago dituenean. Web gune bat web posizionamendurako ondo egokituta dagoenean loturak behar ditugu beste web gune edo barneko orrietatik, bilatzaileen motoreek lotura horiek jarraituz, gure web gunea garrantzitsuagoa dela pentsatuko dute.
Gure web guneak zenbat lotura dituen jakiteko "link:zurewebgunea.com" idatzi behar da bilatzailean. Ala ere Googlen bilatzen baduzu, lotura asko ez direla agertzen ohartuko zara, horregatik search.msn.com edo yahoo.com bilatzaileetako emaitzak aztertzea gomendatzen dut. Honela zure web gunera daramatzaten loturen bilduma osoago bat ikusiko duzu.

5/09/2005

Web Posizionamendua eta loturak

Web gune bat posizionatzeko, beste web guneetatik lotura pilo bat lortu beharko ditugu. Hori da web posizionamenduan egin behar den lan garrantzitsuenetariko bat. Horrela Google bilatzaileak gure web guneak garratzi gehiago duela pentsatuko bait du. Ahal denean, lotura hauek gai berdinaz ari diren beste web guneetatik lortzen saiatuko gara eta gainera loturen elkar trukatzea egin gabe bada, hobe. Elkar trukatutako loturek garrantzia ematen diote webguneari, baina ez elkar trukatu gabekoek bezain beste. Web gune honetan web posizionamendurako loturen bilduma bat aurkituko duzu. Lotura mordo bat aurkituko duzu, eta web gune batzuk agian, ez dira gaur egun aktibo izango baina ala ere , zure web gunearen posizionamendua hobetzen lagunduko dizute dirurik ordaindu gabe.
Kontutan izan ere, hobe dela pixkanaka pixkanaka loturak gehitzen joatea, egun berean lotura guztiak jartzea baino. Nik egunero 20 bat lotura jartzea gomendatzen dut, baina hori bakoitzaren erabakia da.

Bilatu