Showing posts with label bideo. Show all posts
Showing posts with label bideo. Show all posts

6/01/2010

Community Manager ikastaroa eta Streaming

Zamudion ematen ari naizen Community Manager hastapen ikastaroa streaming bidez nola zabaldu azaltzeko adibide bat da.



Helburua, ikastaroan jazotakoa zuzenean eta edozein momentu zein webgunetan jarraitu ahal izateko aukera ematea zein erraza izan daitekeen frogatzea da.

7/28/2009

YouTube, bideoak, URLak eta SEO

SEO mailan eragina izango duen berrikuntza batez ohartu naiz gaur Twitter bidez:

Tip: Link directly to a specific point a video by adding #t=1m15s (or whatever time you want) to end of video URL.


Kontua da orain posible dela YouTubeko bideo bateko momentu zehatzetara estekak jartzea. Baina ez da posible momentu zehatz horretatik hasten den bideo zure webgunean sartzea.

Beraz, hurrengo kasua gertatzen hasiko dela ematen dit:

Nire webgunean jarri dudan YouTubeko bideoa ikusten dutenek, estekak nire webgunera jarri beharrean YouTubeko bideoaren URLra estekak jartzen hasiko direla, komentatu nahi duten momentu zehatzera zuzendu ahal izango dutelako. Ala ere, ideia ona iruditzen zait gutxienez YouTuben bideoen momentu zehatzetara estekak jarri ahal izatea.

4/23/2009

NoNick Conference 2009 Bilbao

Nik dut Nick eta NoNick... Nick, modan dagoen hitza dela dirudi. Nonick honek aldiz, benetako izena zabaltzera gonbidatzen duela dirudi.

Euskal SEO (Egoiz Goikoetxea) da nire nicketako bat, SEO gaiez euskaraz hitzegiteko erabiltzen dudana.

Teketeni (Gorka Julio) esker (twitter eta blog bidez), bihar NoNick Conferencen entzulari bezela egongo naiz debalde.

Hizlarietako bat nire "jefea" izandakoa da: Ithinksearch (Nuño Valenzuela), gizon bitxia eta SEO munduan sakon murgildua.

Bilatu