Showing posts with label euskaraz. Show all posts
Showing posts with label euskaraz. Show all posts

10/19/2012

Euskaldunak SEO egitera animatzen



Gaur Donostian, Euskarabildua ekitaldian izan naiz. Benetan interesgarriak iruditu zaizkidan hitzaldiak entzuteko aukera izan dut eta batez ere Albert Cuesta eta Lander Arbelaitzek egin dituzten aurkezpenak gustatu zaizkit. Albert Cuesta, kazetari katalana eta teknologia berrietan adituak, twitter eta beste hainbat aplikazio norbere hizkuntzan erabilgarri jartzera eta erabiltzera animatu gaitu eta Lander Arbelaitzek urte guzti hauetan Argia nola moldatzen joan eta joango den erakutsi digu.

Beste hizlarietako bat ni izan naiz eta oinarrizko aholku batzuk eman ditut SEO zer den azaltzeko. Esan dudanaren idaia bat egiteko hau irakurri dezakezu:


SEOaren garrantzia irakurle eta erosle euskaldunen nahiak internet bidez asetzeko


Zer da SEO?

Wikipedian ingelesez irakur daiteke SEO akronimoaren definizioa: Search Engine Optimization (SEO) is the process of improving the visibility of a website or a web page in a search engine's "natural" or un-paid ("organic" or "algorithmic") search results.

Hau da, euskaraz SEO: Bilatzaileetako emaitzetan era "naturalean" edo "ordaindu-gabe", web gune edo orri baten ikusgarritasuna hobetzeko prozesua da.

Eta iruzur egin gabe, bestela "Black Hat SEO" egiten arituko zinateke, eta hori detektatu eta zigortzeko moduak ditu Googlek. Beraz hobe garbi jokatzea.

Interneten bilatzen duten euskaldunak

Aurreko definizioan ez da "pertsona" hitza aipatu baina "bilatzen duten pertsonak kontuan dituen prozesua” ere bada.

Web gune bat euskaraz sortzen denean, interneten bilatzen duten pertsona euskaldunak izan behar dira kontuan, eta kontuan hartzekoak dira Eustatek 2012ko ekainean publikatutako txostenean agertzen diren hiru datu:

1.Euskadiko Internet erabiltzaileen artean ia %97k “Google” bilatzailea erabiltzen du.
2.15 urte eta gehiagoko 1.079.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia.
3.Google-ren erabiltzaileak, 2012an, lehen baino 16.000 pasa gehiago dira.

Bilatzaileko emaitzak


Zer ikusten dute Googlen bilatzen duten euskaldunek? Google bilatzailearen emaitzetako orri bakoitzak 10 puxketa “organiko” ditu (ordaindu gabe agertzeko) eta puxketa bakoitzak hiru zati ditu:

1.Izenburua (title)
2.Helbidea (URL)
3.Edukia (edo meta-description)

Hori badakigu, bilaketa bakoitzerako, Googlek gure web gunetik egokitutako puxketak eraiki ahal izateko, web orriak sortu beharko ditugu.

Pertsonek, bilatutako hitzak tituluan irakurtzea espero dute, sakatu eta gero ikusten duten orrian informazio osoa aurkitzeko helburuarekin.

Hau da, “Hauteskundeak 2012 emaitzak” bilatzen badut, adibidez honelako puxketa bat irakurri nahiko nuke:

Hauteskundeak 2012 EAEko emaitzak
http://www.niregunea.com/hauteskundeak-2012-eaeko-emaitzak
2012ko EAEko hauteskundeetako emaitzak online, bozak, parlamentariak, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta herrizka.


Bilaketa 1 = URL 1 = Eduki 1 (title eta meta-descrition)

Bilaketa: edukia sortzen baduzu aurkitzeko moduan pentsatu
URL: helbideak, edukia sailkatzerakoan aurkitzeko moduan pentsatu.
Title eta meta-description: bilatzailean etiketa hauetan idazten duzuna irakurriko da, hitz gakoak hemen ez badaude ez dira irakurriko.

Aurreko adibidearekin jarraituz, orain nire herriko emaitzak jakin nahi baditut eta “Hauteskunde emaitzak Mungia” bilatzen badut honelako puxketa bat irakurri nahiko nuke

Hauteskunde emaitzak: Mungia - EAEko Hateskundeak 2012
http://www.niregunea.com/hauteskunde-emaitzak-mungia-eaeko-hauteskundeak
U-21, EAEko hauteskundeetako emaitzak Mungian, bozak eta alderdiak, EAJ, PNV, EH Bildu, PP, PSE, EB, Ezker Anitza eta guztiak.

Gauza sinplea da, baina web gune batek orri asko dituenez webgunearen arkitektura nolakoa izango den zehaztean kontutan izan beharko dugu nola eraikitzen ditugun Helbideak (URLak), Izenburuak (Titleak) eta Edukiak (meta-description).


URL
Googlek, edukiak sailkatzeko URLak erabiltzen ditu. Web gunea garatzean edukia aurkigarria izan daitela nahi baduzu, eduki bakoitzak helbide bat beharko du edukia zertaz doan deskribatzen duen  izenburu batekin eta edukiaren deskribapen labur batekin.


Title
Egunkarian, telebistan, irratian, albiste berdinen izenburuak eta mezuak ezberdinak dira. Medio bakoitzak baditu bere berezitasunak eta nola ez interneten ere badira kontuan hartzeko kontuak orrien izenburuak (title) idazterakoan. Googleko puxketak , karaktere mugatua dauka eta lehen hitzak izango dira bakarrik irakurriak.

Bilaketa

Webgunea sortzerakoan edukia aurkigarria izan daitela nahí baduzu, pentsatu nola aurkituko duten. Zure edukia ahal bezain beste pertsonari heltzea nahi baduzu, zein hitz bilatzen duten jakin beharko duzu, agian zuk beraien jakinmina bete dezakezu. Badaude jendeak egiten dituen bilaketen informazioa ematen duten tresnak Google trends eta Google keywords bi aukera dira. Lehenak tendentzien berri emango digu eta bigarrenak bilaketa kopuruaren berri.

Euskaraz egiten den bilaketa kopurua, kasu askotan ez da aski handia eta trensa hauek ez dute daturik eskeintzen baina ala ere, komeni da kontsultatzea.

Web gune bat sortzen dugunean, bisita kopurua handitzeko modu eraginkorra da bilaketa kontutan hartzea eta web guneko jarraitzaileen kopurua igo edo produktuen salmentak handitu daitezke hitzen aukeraketaren arabera.

Estekak
Orain arte, gure webguneak Googlei puxketa erakargarriak eraikitzeko erreztasunak ematearen garrantzia ikusi dugu.

Nahi genuen puxketa badugu, oraindik arazo geratzen zaigu: jendeak lehen postuetan agertzen diren puxketetan egiten du klik batez ere! Beraz puxketa hori lehen postuan agertzea lortzen saiatu beharko gara...

Googlek erreferentzia diren orriak jarri nahi ditu lehen posizioan,  horretarako web orrira zuzendutako esteka kopurua zenbatzen du.

Gure web gunean, ez dugu arazorik estekak jartzeko orri batetik bestera, baina beste webguneetatik ere behar dira  estekak eta honek webgunea ezagutzera ematerakoan estekak lortzeko moduan pentsatzea suposatzen du edo edukia sortzen dugunean besteek  beren web guneetan gomendatzeko  modukoa izatea, bai azken orduko albiste bat delako, deskontu handia duen produktu bat delako...

SEOan edukia errege da

Izenburu on bat, URL eta egin daitezkeen beste hainbat SEO hobekuntza ez dira beti izango nahiko konpetentzia handia duten bilaketetan.  4  kasu ematen dira:

Eduki ona eta SEO batera badoaz, lehen posizioak lortzea erreza da.
Eduki txarrarekin, SEO egitean lehen posizioak lortzea EZ da erreza
Eduki onarekin, baina SEO egin gabe lehen posizioak lortzea EZ da erreza
Eduki txarra, eta SEO egin gabe lehen posizioak lortzea EZINEZKOA.


Puxketa aberatsak

Iritziak, ekitaldiak, musika, errezetak, produktuak… ikusi ditugun puxketak baino aberatsagoak diren puxketak erakusten hasi da Google eta kodean zenbait etiketatan informazioa zehaztuz gero puxketa aberats erakargarri hauek erakutsi ahal izango ditugu gure web orriko informazioarekin bilatzaileko emaitzetan.


Google+

Googlek erreferentzia diren orriak jarri nahi ditu lehen posizioan, horretarako Google+ erabiltzaileen gomendioak kontutan hartzen ditu. Googlen sartuta dauden lagunek gomendatutako web orriak aurkitzeko erreztasunak ematea da helburua. Gainera idazlearen aurpegia, emaitzetako puxketan agertzea uzten du.

SEO lana

Ia egunero dago SEOaren inguruko albisteren bat, eta estekak lortzeko eta Googlen  bilaketa askotan agertzeko eduki asko eta URL asko sortu behar denez, guzti hau nola bideratu eta antolatzeak lana darama. Akatsak aurkitu eta konpondu, lortutako helburuen jarraipena, aukera berrien ikerketa... eskerrak badauden guzti hau errezago egiteko lagungarriak diren tresnak.

Tresnak

http://tools.seobook.com/firefox/rank-checker/
Posizioen eboluzioa neurtzeko

http://www.screamingfrog.co.uk/seo-spider/
On-page analisi bat egiteko (Title, URL, meta-description, h1, alt, estekak)

http://www.google.com/webmasters/tools/
Google gure web gunea nola ikuste duen jakiteko

http://adwords.google.com/KeywordTool
Bilaketa kopurua jakiteko

http://www.google.com/trends/
Bilaketen tendentziak jakiteko

http://www.google.com/analytics/
Zure webgunea bisitatzeko, Googlen zer bilatu duten jakiteko.
Zure webgunean zer bilatu duten jakiteko.





3/20/2012

Blogeu, bidaiak eta blogak Bilbon

Ostiralean bigarren Blogeu topaketan egon nintzen Bilbon.  Euskal Herriko blogari asko baina euskaldun gutxi geunden (2 ni zenbatuta) eta egia esateko faltan bota nituen gehiago. Ala ere, blogetan irakurri ahal izan ditut hainbat iritzi, asko eskertzen ditut eta nik ere hemen emango ditut nireak:

Izena aldatuz gero, euskaldun gehiago parte hartzera animatuko dela esaten badidate, alda daitela, niri izenak ez dit axolarik, nik Euskal Herriko blogariak elkar ezagutzea errezagoa izatea dut helburu bakarra.

Oraingoz ez dago elkarte egiturarik,  nahi duzun moduan hartzen duzu parte. Gauzak egin nahi dituen Euskal Herriko blogari talde bat da Blogeu,  ahal edo nahi dutenek bakoitzak egin nahi duenari laguntza eskeiniz. Ez da hau gauzak antolatzeko eta hitzegiteko Euskal Herrian elkartzen den lehen blogari taldea, eta ez diot ezer txarrik ikusten honi. Elkarte klasikoen moduan antolatu behar bada ez dut parte hartuko, eta hori ez gertatzea nahi duen jendea batzea nahiko nuke, baina bitartean topaketa edo eztabaida interesgarriak antolatzen badira parte hartuko dut.

Blogeu Wikiak ukitu handi bat behar du eta edonork idatzi dezakenez, nik nirea emango diot, ez gaur baina bai astean zehar,  ala ere norbaitek arinago berea ematen badio, pozik irakurriko ditut aldaketak (nik bakarrik idatzi behar badut, hurrengoa azken aldia izango delako).

Bukatzeko, datorren Martxoaren 30ean, Bidaia eta Blogei buruzko hitzaldi labur bat emateko prest azaldu nintzen ostiraleko topaketan. Konpromezua hartu nuen eta orain ez dut hutsik egingo.Gutxienez beste 5 euskaldunek, Bidaia eta Blogei buruz esateko dudana entzun nahi baduzue, euskaraz emango dut hitzaldi osoa. Aurrerago esan dudan bezala, aste honetan zehar idatziko dut Wikian eta bertan jarriko dut izen emateko modu bat.

Eta ez dago esan beharrik, zuk ere, Martxoaren 30ean nirekin batera zure bidaia bloga euskaraz aurkeztu nahi baduzu, jarri Wikian. Euskaraz hitzaldi bat baino gehiago badago, aberasgarriagoa izango da!












1/12/2011

Ebizi - Euskal webguneen rankina

Bilbora, Maite Goñik Bilbaoandtweets topaketan Irakaskuntzari buruz eman duen hitzaldia entzutera nindoala kotxean Bizkaia Irratian entzun dut euskal webguneen ranking bat eskeintzen duen ebizi webgunea sortu dutelaren berria.



Page rank, Alexa eta erabiltzaileen bozketak kontutan hartuz egiten du ebizik zerrendaketa, eta aurkibide bezela erabilgarri gerta daiteke.

PD: Maiteren hitzaldia beti bezela sekulakoa izan da, ez ezazue bere hitzaldirik entzuteko aukerarik galdu!

10/04/2010

Euskaraz ageri Google web bilatzailean

Badirudi Enpresa Digitalako norbait ez zela ohartu hau izan zela Google Realtimek euskara bereizten zuelaren berri eman zuen lehen bloga... baina ez du ardurarik nork deskubritu zuen, azken finean jendeak albiste honen berri izatea da garrantzitsuena :)

Ba bueno, hona hemen orain arte beste inon irakurri ez dudan albiste bat: bilaketa aurreratuaren aukeren artean agertzen ez den arren Google web bilatzaileak ere euskara bereizten du.


Nola?

NOLA AURKITU GOOGLEN EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA:
Google euskaraz erabili dezakezu esaten dudana egia dela ikusteko

NOLA EGITEN DU GOOGLEK EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA BEREIZTEKO:
Aurretik web orriko hizkuntza euskara dela zehaztu behar izan du web gunearen garatzaileak: html lang="eu" definituz.


Hona hemen Google web bilatzailea euskara bereizteko gai dela frogatzen duten bi adibide:

http://www.google.com/#hl=eu&q=ageri
http://www.google.com/#hl=es&q=ageri

http://www.google.com/#hl=eu&q=sustatu
http://www.google.com/#hl=es&q=sustatu

Egia da erdaraz dauden emaitzak ikus daitezkeela tartean, baina hori beste SEO kontu batzuengatik da.

5/06/2010

Ez Google, ez domeinu ezta lehendakari euskaldunik ez

Denbora asko pasa da blog honetan idatzi nuen azken alditik eta abandonaturik geratzeko zorian ikusten nuen eman nahi nituen bi berriak inoiz bizi ahal izango ditudan, dudatan dudalako orain:

1. Urte bat baino gehiago pasa da Google Euskaraz aurkeztu zenetik eta bi urteko kontratua izanik, ez dakit zertan gastatu den EITB eta Eusko Jaurlaritzak jarritako dirua oraindik ez bait dago Googlen euskaraz sailkatutako emaitzen orririk.

2. .eus domeinua lortzeko pare bat urte itxaron beharko genituela ustetik orain projektua noraezean dabilela baino ez dakit.

Lehendakariak gauza hauei, behar zaien arreta eta bultzada eman beharko ziela uste dut, baina Patxi Lopezi euskarazko klaseetara "pira" egiteak barrea eragiten badio zer espero dezaket horrelako ordezkari batez?

Ez dakit honela nik bakarrik edo oso jende gutxik pentsatuko duen baina Google euskaraz, lehendakariak euskara ikas dezan eta .eus lortzearen alde manifestatuko nintzateke gaur bertan.

11/19/2009

Google Euskaraz 2010 baino lehen

Google, 2009 urte bukaera baino lehen euskaraz dauden edukiak bilatzeko gai izango dela esan zuten ETB1n Apirilaren 3an. Entzun 1:05 segunduan esaten dena:



Orduan, pozez baina hainbat kexkekin hartu nuen Google euskaraz aurkezpena eta Patxirenarekin gertatu zen antzera, oraingoan ere beste gezur baten aurrean izango garela ematen dit :(

ea oker nagoen, gabonetan jakingo da hori... eta egia esan olentzero opari izugarria izango litzateke :)

4/17/2009

Google eta euskara

Google Euskaraz? (galdera markarekin) izena jarri diote irratia.comen 144. saioari, Apirilaren 3an Eitb, Eusko Jaurlaritza eta Googlen arteko akordioren aurkezpenaz aritzeko. Neu izan nintzen hizlari, akordioan parte hartu zutenek elkarrizketa euskaraz egiteko aukerarik ematen ez zietelako irratia.comeko aurkezlei.

Googlen "Google Euskaraz" aurkezpena gaztelaniaz izan zen, eta badirudi Googlen ez dakiela inork euskaraz.

Ez al duzue uste zuek, Googlek "Google euskaraz" izango dela esaten badu Googlen euskaraz aritzen den norbait egon beharko litzatekeela?

Kontuz ibiliko beharko litzateke Google honelako titularrak daramatzaten aurkezpenatara doanean, gero, esandakoa betetzea eskatuko zaielako.

4/03/2009

Google Enterprise EITB eta Eusko Jaurlaritzan

Banaiz EITBko multiboxetik bueltan. Ez zait multiboxa batere gustatu (pasa den mendekoa dirudi), ez dute WIFI konekzio publikorik eskeintzen.

Eusko Jaurlaritzako eta EITBko dokumentuak modu eraginkorrago batean aurkitzen hasiko dira Google Enterprise kontratatu dutelako. Googlen euskarazko dokumentu gehiago aurkitzeko aukera ekarriko omen du honek.

Bestalde, administrazio publikoak zerbitzu hau kontratatu duenez, Googlen oinarritutako zerbitzuak eskeintzen hasiko dira googlemail.com edo gmail.com domeinuak erabili beharrean beste domeinu bat erabiliz: euskadi.net adibibez

Zerbait gehiago espero nuen, Googlen euskarazko zerbitzu gehiago euskaraz: tokiko enpresentzako gunea, euskarazko blog ofizialen bat edo...

Microsofti euskara bultzatzeagatik eman dioten azken sariak, hurrengo irabazle zein izango duen zihur nago: Google.

Negozio ona egin dutela dirudi Google eta iexpressivekoek, baina ea benetako ekarpenik dakarkigun euskal SEO munduan gabiltzanoi...

4/02/2009

Google euskal dokumentuak bereizten hasiko da

Google euskaraz dagoen informazioa bilatzen hasteko eguna heldu dela dirudi:

Euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak, EITB Taldeak, Googlek eta Espressive SL enpresak sinatutako akordioari esker.

Ostiral honetan, apirilak 3, goizeko 11:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, Google euskaraz akordioaren aurkezpen ekitaldia izango da. Hitzarmen honi esker, aurrerantzean euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira.

Ekitaldiko parte-hartzaileak Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Juan Diego EITBko Estrategia eta Interneteko zuzendaria eta Carlos Gracia Google Enterprise Iberiako zuzendari nagusia eta Miguel de Reina Espressiveko zuzendari komertziala eta Googleko zuzendari komertzial ohia izango dira.

Internet euskaraz darabilten erabiltzaileak izango dira hitzarmen honen onuradun nagusiak. Hemendik aurrera, euskarazko edukiak topatzeko kalitate handiko bilaketak ahalbidetuko ditu Googlek. Gainera, posta elektronikoa eta bulegotik aplikazioak ere euskaraz erabiliko dituzte enpresek.
EITBko web gunetik hartutako testua


Ez naiz multiboxean sekula egon, baina joateko asmoa daukat, gai honi buruzko zerbait gehiago jakiteko helburuarekin. Informazio gehiagorik ikusi ez dudanez, debalde eta baimen berezirik gabe sartu ahal izatea espero dut. Kontako dizuet...

Bilatu