Showing posts with label euskaldunak. Show all posts
Showing posts with label euskaldunak. Show all posts

1/12/2011

Ebizi - Euskal webguneen rankina

Bilbora, Maite Goñik Bilbaoandtweets topaketan Irakaskuntzari buruz eman duen hitzaldia entzutera nindoala kotxean Bizkaia Irratian entzun dut euskal webguneen ranking bat eskeintzen duen ebizi webgunea sortu dutelaren berria.



Page rank, Alexa eta erabiltzaileen bozketak kontutan hartuz egiten du ebizik zerrendaketa, eta aurkibide bezela erabilgarri gerta daiteke.

PD: Maiteren hitzaldia beti bezela sekulakoa izan da, ez ezazue bere hitzaldirik entzuteko aukerarik galdu!

10/23/2009

1. Getxo Blog Topaketa

Datorren urriaren 31n Getxoko blogari Topaketa bat antolatu da. Blogariak aurrez aurre ezagutzeko ondo daude honelako topaketak, baita SEO aldetik, loturak lortzeko modu ona izan daitekelako konfiantza gehiago ematen duelako blogariarekin berarekin elkarrizketa bat izateak, ingelesez "networking" deritzotena.



Ni Mungiakoa naizenez, eta Mungia Getxokoa ez denez, Mungialdean antzeko topaketak antolatzeko modua posible egiteko aukerak ikusi nahi ditut.

Ez da derrigorrez Getxokoa izan behar topaketa honetara joateko, gertukoa izatea nahikoa da eta blogari euskalduna izatea gertutasun nahikoa da :)

Bilatu