Googlen algoritmoa etengabe aldatzen ari dela dakigu eta posizionamendu aldaketa txikiek SEO dependentzia handia duten web guneetan eragin handia izan dezaketenez garrantzitsua da SEO egokitze lanak gaur eta etorkizunari begira egitea.
HTML 5 oraindik zabaldu ez den arren, azken aldian aurrera pausu handiak ematen ari dela dirudi eta urte pare bat barru Google bezelako bilatzaileak ezaugarri berri hauetan oinarrituz, informazioa sailkatzen saituko direnez, komeni da gaurtik etorkizunean eragina izan dezaketen osagaiak modu egokian antolatzea.
SEO lanetan, egun batetik besterako emaitzak eskatzea ezinezkoa bada ere, 2 urtera begira egitea ere luzeegi jotzea da horregatik garrantzitsua da baliabideen araberako oreka aurkitzea.
Showing posts with label internet. Show all posts

6/16/2009
5/26/2009
SEO, Aipuak eta Bloglanak
"Asko idatzi da blogen inguruan eta batzuek komunikatzeko tresna honen heriotza ere iragarri dute..." Argi dago blogak ez direla hil, inoiz baino blog kopuru gehiago bait dago. Teketenen Social Blogworks (Bloglan Sozialak) bloglanari hasiera ematen dion esaldia da.
2006ko ekainean Larrabetzuko Blogs & Beers 3.0an entzun nuen Gorka Julio (Teketen) gauza hauei buruzko azalpen bat ematen eta dagoeneko nik blog banuen ere benetan interesgarria iruditu zitzaidan. (Ala ere, nirekin joandako lagun batek ez zuen ezer ulertu edo ez zion entzundakoari erabilpenik ikusi o_O :))
Egun hartan "trackback" zer zen galdetu nion Gorkari, ez nuen azalpena ondo ulertu, baina blogarekin jarraitzen banuen laister ulertuko nuela erantzun zidan eta horrela izan zen. Orain, bloglan honetan zehatz mehatz azaltzen du Trackback edo Aipua zer den. :)
Trackback protokoloa onartzeak beste blogetatik estekak jartzera gonbidatzen du, beraz ez dago zalantzarik SEO egokitze garrantzitsu bat dela. Ala ere, blog honek ez ditu oraindik Aipuak onartzen Bloggerek (blogspot.com) oraindik ez duelako trackback protokoloa onartzen. :(

1/15/2009
Kafe Antzokia Martxan
Kafe Antzokia aretoari ateak itxi dizkiote denboraldi baterako, ala ere kafeantzokia.com online zabalik segitzen du, aurpegi berriarekin gainera.
Oraindik SEO eta SMO ukitu batzuk falta zaizkio (adib.: snippeta egokitu, egiturari sakontasuna eman, semantika gehitu, eta edukiak partekatzeko erreztasunak gehitzea...). Baina zihur naiz laister web gune berria edukiz joziko dutela, eta Kafe Antzokiko lagunek antolatzen dituzten ekintzak internet bidez errez zabaldu eta kafeantzokia.comeko bisita kopurua handituko dutela arazorik gabe.
Lan pixkat eginez, interneteko bisita kopurua handitzeko ez dute arazorik izango, baina Kafe Antzokiko kontzertuetan jende kopurua handitzeko oztopoak badituzte, eta hauek gainditzeko adierazpanen hontan parte hartuz lagundu daiteke. Ea lortzen dugun!

10/24/2006
Internautak

Gainera internauta euskaldunak gero eta gehiago dira eta lehen Euskal Herrian,ingelesa bazen interneten erabiltzen zen bigarren hizkuntza, orain euskara da.

Etiketak:
internet
10/03/2006
Google Web Fundamentals 2006
Momentu hontan (18:12) Vinton Cerf (Googleko goi arduradun bat) ari da Web Fundamentals 2006an (Oviedo) hitzegiten eta bideoz zuzenean segitu daitezke bai mahai inguru hau eta baita beste hitzaldiak. Oso Oso Interesgarria!
Euskalseo.eus
Badirudi zerbait mugitzen ari dela .eus domeinua eskuratzeko posibilitatea izateko. Ni mugimendu horretara gehitzen naiz, euskalseo.eus domeinua lortu nahiko nuke. Eta gainera, .berlin, .tokyo, .nyc eta .london bezelako domeinuak ere eskatzen ari direla jaikinik. Nola geratuko gara ba euskaldunok gure domeinua gabe?
.eus domeinua erosteko, gutxiengo jende kopuru bat egotea beharrezkoa bada, zihur naiz Euskal Herrian, asko erosiko direla.
Oraingoz, aurre-erregistroa martxan jartzea ondo egongo litzateke, zenbat eskaera dauden jakiteko!

7/06/2006
Web posizionamendua telefonoan
Gero eta jende gehiagok telefono mugikorra erabiltzen du interneten ibiltzeko. Telefono mugikorra erabiliz interneten informazioa bilatzen dutenak beraz, gehiago dira.
Gure web gunea telefono mugikorretan ondo ikusten ez bada, gutxirako balioko du Googlen lehen postuan egotea, bisitaria web gunera sartu bezain laster informazioa lortzeko zailtasunak ikusten dituenean atzera joko bait du beste web gune erabilerrazago baten bila.
Web guneak telefono mugikorretara moldatzeko gida bat aurkeztu berri da eta ondo etorriko zaigu etorkizunerako aholku hauek segitzea, telefono mugikorretako internet heldu delako.

internet,
mugikorrak
Subscribe to:
Posts (Atom)