Showing posts with label euskara. Show all posts
Showing posts with label euskara. Show all posts

5/16/2010

Nonick, ingelesa, gaztelania, txinatarra, euskara eta Google

Oso ondo pasatu dut 2010eko Nonicken. "On-line Communities" izan da aurtengo gaia eta aurkezpen guztiak ingelesez izan direnez, hizlari batzuen ingelesa besteena baino hobeto ulertu dut eta beraz gauza interesgarri asko ulertu gabe geratu nintzelako sentsazio apur batekin lotu naiz. Kirsten Wagenaar ulertu nuen ondo, bai ingelesez argi hitzegiten zuelako bai esan zituen gauzak argi azaldu zituelako. Baina azken asteburuan Yorkshiren ingelesez hitzegiteko izan ditudan arazoak eta oraingo honetan izan ditudanak ikusi ondoren, gehiago praktikatu behar dudala argi geratu zait. Hori bai, Nonick 2020ko hizlarien aurkezpenak ulertzeko, txinatarra ikasten hasi beharko naizen galdetzen naiz, nork daki... hizkuntza horrek gero eta garrantzi handiagoa du eta izango du interneten!

Xabier Uribe-Etxebarriak "Web Hobekuntza"ri buruz emandako tailerra aldiz, gaztelaniaz izan zen, eta eskerrak! oso interesgarria iruditu zitzaidalako esandakoa eta ingelesez azaldu izan balu ez dakit askorik ulertu izango banu. Xabierrek kontzeptuetan pentsazen ikasi du, nik aldiz, hartutako oharrak ikusita (

Asistente virtual (5ºgeneración)
Sistemas conversacionales
Metalingua
EMMA
Linked Data
RDF
TED
de palabras a conceptos
herramientas web self service
triplas: sujeto predicado verbo
sparql


), bilatzaileetan pentsatzean oraindik hitz gakoetan pentsatzen dudala ikusi ahal izan dut... eta agian aldatzen hasi, eta oraindik aurrera kontzeptuetan ere pentsatu beharko dudala uste dut...(orain zihur nago).

Jose Antonio del Moral
en tailerrean egon nitzen baita ere. "Facebook zergatik ez den erabili behar" zen tailerraren izenburua, ingelesez hau ere, gaztelania ulertzen ez zuten batzuk zeudelako, baina nahiko ondo ulertu ahal izan nuen dena eta Facebook ez erabiltzeko arrazoi eztabaidaezina esan gabe geratu zen: norberaren domeinua erregistratzea, hosting bat kontratazea eta WordPress instalatzea,Facebooken erregistratzea baino askoz hobea da ! baina ni ez nintzen bertan azaltzera ausartu, ingelesez defendatzeko zailtasun gehiegi izango nituela uste nuelako :(

Kafe Antzokiko afaria ere primeran egon zen eta ez dut ahaztuko bertan jakin nuela Teketeni esker euskara Google Translaten Alpha moduan sartu berri zutela eta asteburuan entzun dudan berririk onena izan da dudarik gabe! Ea hurrengo berria Googleko Bilaketa Aurreratua atalean aukeratu daitezkeen hizkuntzen artean euskara agertzen dela den...

3/02/2009

Euskal WordPress komunitatea

Euskal SEO blogan ez dut WordPress erabiltzen, Blogger Googlen blog kudeaketa sistema da erabiltzen dudana eta ez du euskaraz erabiltzeko aukerarik ematen.

Horrela hasi nintzen eta mantendu egin dut blog hau http://euskal-seo.blogspot.com-en. Ala ere, sortu ditudan beste blogak Guca, Egocast WordPress erabiliz sortu ditut edukiak kudeatzeko errestasun pila eskaintzen dituelako eta SEO mailan egokitzeko erreztasun asko daudelako.

Orain Euskal WordPress Komunitatea sortzen hasi gara. Ni ere parte hartzekoa naiz eta euskaltzale eta WordPress zale itsua naizenez... AGERI euskaraz sortu berri dut ere.

Internet eta hedabide berriak interesatzen bazaizkizu Basque WodCamp hau ezagutzea komeniko zaizu.

2/17/2009

EGA

EGA ez da SEO teknika bat, ez. EGA, Eusko Jaurlaritzak euskaldunoi administrazioan lan egin aurretik jartzen digun oztopo bat da.

Orain dela gutxi oztopo hori leuntzeko EGA - 2007 - 2008 AZTERKETAK prestatzeko web gune bat sortu dute, baina Eusko Jaurlaritzak hori EGA gainditzeko erreztasunak jartzea dela ikusirik, debekatu egin dio debalde publikatu nahi zuen lagunari.

Eskerrak Googlek ez duen EGA eskatzen webgune bat hobeto posizionatzeko... bestela akabo! web gune honetan idazten duenak ez bait du EGAko 2.atala sekula gainditu oraindik :( (sinonimo madarikatuak)

2/02/2009

.Eus

Orain dela ia 3 urte hasi zen egitasmoa eta blog honetatik beti bultzatu dut ekimena. Orain, badirudi Puntueus.org elkartetik gauzak ondo egiten hasi direla eta .eus domeinua lortu ahal izateko lehenengo urratsak ematen dira. Dagoeneko atxikimendu kopuru handia lortu dute bere webgunean eta erritmo honetan jarraituz, gutxiengo lortuko dela uste dut (9660 atxikimendu lehen 3 egunetan).




Ala ere, hauteskundeak hurbil daudela ikusirik, alderdi politikoen buruek beren atxikimendua eman duten edo ez nire jakinmina asetzeko, zerrendan bilatu eta Aralargo Aintzane Ezenarro atxikitu den bakarra dela ikusi ahal izan dut. Ez Ibarretxe, ez Lopez, ez Ziarreta, ez Basagoiti, ez Madrazo...

12/19/2008

Euskal Google Zeitgeist

Orain dela 2 urte Euskal Google Zeitgeist baten beharra botatzen nuen faltan. Eta oraindik faltan botatzen dut.

Google Zeitgeist 2008 laburpenean Serie, Blogs, Sporty eta Miniters sailkapenak bildu dituzte eta euskarazko hitzen sailkapena ikustea asko gustatuko litzaidake.

Googlen euskarazko blogik ez dagoenez, gaur Blog oficial de Googlen Comunicate con Google postean hori komunikatu diet iruzkin baten bidez.

Hau irakurtzen duzuenok, Euskal Google Zeitgeist Olentzeroko opari bezela nahi baduzue, ez daitela Google zuen "gutuna" jaso gabe gelditu :)

Bilatu