7/06/2006

Web posizionamendua telefonoan

Gero eta jende gehiagok telefono mugikorra erabiltzen du interneten ibiltzeko. Telefono mugikorra erabiliz interneten informazioa bilatzen dutenak beraz, gehiago dira.

Gure web gunea telefono mugikorretan ondo ikusten ez bada, gutxirako balioko du Googlen lehen postuan egotea, bisitaria web gunera sartu bezain laster informazioa lortzeko zailtasunak ikusten dituenean atzera joko bait du beste web gune erabilerrazago baten bila.

Web guneak telefono mugikorretara moldatzeko gida bat aurkeztu berri da eta ondo etorriko zaigu etorkizunerako aholku hauek segitzea, telefono mugikorretako internet heldu delako.

No comments:

Bilatu