10/10/2006

Google Tube

Toki guztietan agertu da berria: "Googlek YouTube erosi du", eta lehen YouTubek bisitari asko bazituen, azken orduetako berrien eraginez, bikoiztera heltzeko gutxi faltako zitzaiola uste dut.

Erosketa bikaina Googlek egin duena, ez dakit nola Microsoftek (You Tube erostekotan egon zen lehenago)aukera pasatzen utzi zuen baina etorkizuneko erosketa zen YouTube, eroslea nor izango zein nengoen. Toki askotan banda zabalerak interneten bideoak zuzenean ikusteko abiadura onartzen duen momentuan heldu da erosketa, eta bloggerren erosketa momentu onean egin bazen oraingoan aukeratutako momentua ere oso ona da.

YouTubek oraingoz galerak ematen dituela esaten bada ere ikusteko dago zer gertatuko den Googlen eskuetara pasatzen denetik aurrera.

No comments:

Bilatu