8/23/2005

Google - Yahoo SEO

San Josen izandako hitzaldi batetan CEO, Smart Interactive, Bruce Clay Inc., DaveNaylor.com eta Range Online Mediako bozeramaile batzuk elkartu ziren web posizionamendu Natural edo Organikoari buruz hitz egiteko. Bertara hurbildu zirenen galderei erantzunez, argi pixkat eman zioten SEO munduari.

Google eta Yahoo! bilatzaileetaz mintzatu ziren batez ere oraindik MSN bilatzaileari orri asko falta zaizkiola uste bait zuten. Adituen ustez bi bilatzaile nagusiak ez dira jendeak uste duen bezain zorrotzak web orriak onartzerakoan baina teknika egokiak erabiltzea beharrezkoa da web gunearen arkitekturan.

Yahook ezbeharrez ezabatutako web guneak nahiko arin berrargitaratzen dituela dirudi. Adituek hori gertatzen denean email bat bidaltzea gomendatu zuten.

Googleren kasuan, web gune bat ezabatua izan bada baina ez “penalizatua”, berrargitaratzeko eskaera berri bat egin ondoren web gunea berriz argitaratua izango da.

Loturen erosketa: Adituek esan zutenez, loturen erosketa ez da “penalizagarria” , loturen erosketa ez bait da bakarrik bilatzaileetan agertzeko pentsatua baizik eta beste web gune batetan publizitatea egiteko baino.

Ala ere kontuz ibili behar da gure loturak nondik datozen erabakitzen dugunean, “auzoko txarrak” deitzen direnak era badaude, eta web gune horietara loturarik bidaltzen ez duzula ohartu behar zara.


Sandboxa: adituak ados egon ziren sandbox efektua existitzen zela onartzean, Google berez horretarako diseinatuta ez egon arren.


Bikoiztutako edukia: “penalizazio” asko eduki berdina bi orri ezberdinetan edukitzeagatik izan direla gertatu da, baina hori ez dela beti horrela izan behar argitu zuten, domeinu geografikoen kasua zalbuezpen horietariko bat izanik.

Subdomeinuak: Spamerrek subdomeinuekin egin dituzten erabilera ez onargarriak, bilatzaileek orain hori kontutan izatea ekarri dezake, arriskurik ez izateko spamerrek erabiltzen dituzten teknikak ez imitatzea gomendatu zuten. Dena den subdomeinuen erabilpena ez da “penalizagarria” Googlek eta Yahook subdomeinu pilo bat erabiltzen dituztelako, adibidez: maps.google.com edo travel.yahoo.com.

Danny Sullivanek esan zuen subdomeinu bat erabiltzea “penalizagarria” izan daitekeela dudan badaukazu ez ezazula erabili, zihurrenik “penalizagarria”izango delako.

Danny bilaketa personalizatuen bultzatzaile agertu zen. Googlek eta Yahook honela jendeak nola bilatzen duen hobeto ikasteko modua dutelako.


Web gune baten posizionamendua bere legimitatean eta bilatzaileen motoreentzako erabilerraztasunean oinarritzen da.

Azkenik, adituek esan zutenez, ez dago koerlaziorik trafikoa eta posizioaren artean. Bat ere ez.

No comments:

Bilatu