Uda hontan Google Sitemaps atera zen, gure web guneko orri guztien berri Googleri emateko tresna, honek gure web gunearen agerpena arintzeko balio duelarik.
Shaluinn "Google Sitemaps"eko taldekideak azken eguneraketaren berri eman du:
" Google Sitemaps orain statistika detailatuak ematen ditu zure Googleko bilaketa nagusientzako, arakatzearen egoera, eta gehiago. Informazio hau Googlek zure web gunera nola trafikoa bideratzen duen ikusteko balio dizu eta zure web orriak arakatzailearentzako lagungarriago egiten lagunduko dizu.
Onena: estatiska hauek ikusten hasi zaitezke oraintxe bertan. Sitemaps kontu bat sortu eta gehitu ezazu zure web gunea. Behin web gunearen arduraduna zarela baieztatzen duzunean zure informazio detailatua aurkezten hasiko gara. Zure Sitemapa edozein momentuan bidali dezakezu, bitartean dagoeneko arakatze egoera eta indexatuta dauzkazun orrien trafikoa ikusi ahal izango duzu. "
Google analytics zerbitzuak oraingoz ez ditu erabiltzaile gehiago onartzen, zerrenda luzea omen dago estatiska hauek lortu ahal izateko, espero dut Google Sitemaps ekin ez dela berdin gertatuko.
No comments:
Post a Comment