Zure web gunea egitera zoazenean, erabiliko dituzun hitzak ondo aukeratzea da lehenengo pausuetariko bat. Bilatzaileetatik datozen bisitariak lortu nahi badituzu, jendeak asko bilatzen dituen hitzetarako ondo sailkaturik egongo beharko du zure web guneak. Baina zeintzuk dira zure web gunearen gaiarekin loturik dauden gehien erabilitako hitzak Google, Yahoo eta MSN bilatzaileetan espainian? eta estatu batuetan? eta frantziako bilatzaileetako bilaketetan?
Google, Yahoo eta MSN bilatzaileetan egiten diren bilaketak jakiteko tresna honekin guzti hori jakin dezakezu modu arin batean.
Gaztelaniako emaitzetan, ez dakit zergatik, nahastu egiten da pluralean eta singularrean egiten diren emaitzekin eta ez ditu ondo sailkatzen baina ala ere, hitzen aukeraketarako laguntza on bat da tresna hau.
No comments:
Post a Comment