Igandean emitituko den ETBko Teknopolis saioan Quaero eta web bilatzaileei buruz arituko dira tartetxo batean. Beraz telebistatik ikusi ahal izango nauzue eta baita blog hau ere, elkarrizketatu egin bait ninduten nire ikuspuntua ere interesatzen bait zitzaien saioa egiteko. Hauek dira galderetariko batzuk, agian informazio gutxi ematen dudala irudituko zaio norbaiti, baina hainbeste gauza esateko egonik zaila egin zitzaidan dena laburtzea:
1. Zer da bilatzaile bat?
Informatikan bilatzaile bat, bere edukian hitz edo esaldi jakin bat duten dokumentuak bilatzeko tresna da.
Web bilatzaileen kasuan, bilatzen ditugun hitzen arabera, hitz horiekin erlazionaturik dauden web guneak aurkeztuko dizkigu. Google bezelako bilatzaileen kasuan gainera, web garrantzitsuena lehen posizioan aurkeztuz..
2. Nola funtzionatzen du?
Googlebot izeneko robotak web guneak arakatzen ditu, loturak segituz web gune bakoitzaren orri guztien informazioa bilduz doa eta informazioaren laburpen bat gorde eta sailkatu egiten du datu base batean.
3. Zer garrantzi du bilatzaile estatubatuarra edo europearra izatea?
Mezu elektronikoak idatzi eta informazioaren bilaketa dira interneten egiten diren ekintza nagusiak. Bilatzaileek ordainduzko zerbitzuak ere eskeintzen dituzte lehen orriko posizioetan agertzeagatik eta horrek diru ekarpen handiak ekartzen dizkie biltzailearen jabeei. Google hirugarren enpresa teknologikorik garrantzitsuena bilakatu da Microsoft eta Intelen ondoren eta IBMren aurretik. Europako enpresa ugari iragartzen dira bide honetan eta dirua estatu batuetako enpresa batera joateak, europarrei kexkatzea oso normala da.
4. Teknologia aldetik zailtasun berezirik ba al du bilatzaile batek?
Bilatzaile on bat sortzea oso zaila da. Bilatzaile ugari daude interneten baina diferentzia handiarekin Google izan da bere emaitzen arrakastagatik gehien zabaldu dena . Algoritmoa fintzean dago gakoa, lehenengo posizioan agertu behar den emaitza zein den asmatzea oso zaila da eta honetan datza bilatzaile bat bestea baino hobea izatea ala ez.
5. Zergatik ez da orain arte horrelako proposamenik izan?
Bilatzaile berriak arrakasta lortu nahi badu, bilaketen emaitzak erabiltzaileen gustokoak izatea lortu beharko du. Egon badaude europako bilatzaileak estatu bakoitzean, espainian adibidez Noxtrum bilatzailea sortu zuten orain dela gutxi, ala ere bilaketen emaitzak oso onak ez direnez, ez du arrakasta handirik lortu erabiltzaileen artean orain arte.
6. Zertan datza Googleren arrakasta?
Bizkortasunean eta emaitzen arrakastan oinarritzen da. Jendeak zerbait bilatzen duenean informazio zehatzena ahalik eta azkarren nahi du, eta Googlek hori eskeintzen du.
7. Nola sailkatzen ditu bilatzaileak edukiak?
Page Rank bihotz bezela duen algoritmoaren arabera eta web gunearen jatorria zein hizkuntza kontutan hartuz. Webgunea nongoa den jakin dezake IP helbidea aztertuz eta web orrien kodean edukia zein hizkuntzatan dagoen ikusten du. Gainera gure ordenagailuak duen IP helbidearen arabera Googlek bilatzaile bat edo beste bat aurkeztuko digu, hau da frantziar estatuan kokatuta dauden IP helbideetako erabiltzaileei google.fr helbidera bideratuko zaie automatikoki, hauek izango bait dira zihur aski erabiltzaileari gehien interesatuko zaizkion bilatzailearen emaitzak
8. Nola egiten da eduki bat bilatzailearen lehen emaitzen artean ager dadin?
Algoritmoa ez badakigu ere Googlek zenbait aholku ematen ditu web guneak diseinatzerako orduan:
Eduki eta Diseinurako gida:
* Orri guztietara textu lotura estatiko baten bidez heldu ahal izan behar da.
* Web guneko orri garrantzitsuenetara zuzentzeko web mapa eskeini zure bisitariei.
* Informazioasko eta zehatza daukaten orriak egin itzazu.
* Zihurtatu zaitez bilaketetan erabiliko dituzten hitzak erabiltzen dituzula orri bakoitzean.
* TITLE eta ALT zehatzak erabili itzazu.
* Lotura apurturik ez dagoela eta HTML zuzena dela frogatu.
* Web dinamikoen kasuan parametro labur eta gutxi erabiltzea komeni da.
* Ez itzazu 100 lotura baino gehiago erabili orri berdinean.
* Lynx bezelako nabigatzaile bat erabili, arakatzaile gehienek horrela irakurtzen dituzte orriak.
* robots.txt erabiliz googlebot robotari esan zeintzuk diren arakatu behar dituen web orriak.
Web Gunea prest dagoenean:
* Beste web gune batzuek zurearekin lotzea lor ezazu. Zure sektorekoak badira hobeto.
* Googlera bidali lotura honen bidez http://www.google.es/addurl.html.
* Google Sitemaps (Beta)erabili zure webgunearen estructura zein den Googleri jakinarazteko .
* Bidali zure web gunea DMOZ bezelako atalkako aurkibide batzuetara.
9. Edozein modutan bilatzaileek bilaketaz gain beste eskaintza batzuk ere badituzte, web pozta esaterako...
Bai, Gmail eta Google Earth, Google Analytics, Google Base, Google Musicsearch, Google Video, Google Talk... Google Labs gunean aurkitu daiteke Googlek egin duen eta egiten ari den tresneria. Google Sistema Eragilea sortzeko projektua ere abian dago. Aipatzekoa da Googlek eskeintzen dituen tresna guztiak oso ondo landuak egoten direla, erabilerrazak eta arazo gutxi ematen dituztela. Guzti hau erabiltzaileok dirurik ordaindu gabe, eta honek, jendea Googlek egiten dituen lanen erabiltzaile izaten segitzera bultzatzen du.
10. Quaeroren kasuan Chiracek egin du iragarpena. Ez al da arritzekoa politiko batek egitea iragarpena?
Google hartzen ari den indarra ikusirik ez da harritzekoa, ez da ahaztu behar bilatzaileak direla orain informazioa bilatzeko tokirik erabilienetarikoak eta informazioaren kontrola izatea beti izan da politikarien ardura.
No comments:
Post a Comment