2/01/2008

Hitzik bilatuena edo gareztiena Googlen

Egia esango dizuet, SEO lanetan ibiltzen naizen arren ez dut euskaraz SEO lan handirik egin. "Euskaltegi" hitza izan da landu dudan bilaketa bakarra. Googlek ez ditu euskarazko hitzen datuak ematen, behintzat Google Trends erabili dut eta ez dut hitz baka baten daturik aurkitu eta Google Adwordseko Trafiko estimazioak egiteko tresnarekin ere ez dut hitz bakar baten daturik aurkitu.

Zuetariko baten batek euskarazko Adwords kanpainak egiten dituela imaginatzen dut eta aurkitu duzuen hitzik gareztiena zein izan den esatea asko gustatuko litzaidake. Baita Google Trendsen agertzen den hitzik aurkitu baduzue.

No comments:

Bilatu