Atzo eta gaur Sidar (Seminario de Iniciativas sobre Discapacidad y Accesibilidad en la Red ) Bilboko Euskalduna Jauregian ematen ari den web irisgarritasunari buruzko mintegian egon naiz entzule bezela.
Oso interesgarria izaten ari da, diseinu unibertsalaren garrantzia ari dira azpimarratu nahian, gaur egungo web gehienek sortzen duten bazterketa oso handia delako, jende itzuak, gorrak edo mugikortasun falta jakin bat dutenek, zailtazun handiak izaten dituzte web guneetara heltzeko eta askotan web guneko informazioa jaso gabe geratzen dira web guneak diseinatu zituztenek ez zituztelako gutxiengo irisgarritasun baldintza batzuk batetzen.
Mezu hau irakurtzen ari zareten askok agian ez duzue sekula web irisgarritasunari buruzko ezer entzun (nahiz eta mintegia debaldekoa izan oso jende gutxi gaude), baina Sidar fundazioko web gunean informazio asko aurkituko duzue gaztelaniaz eta ingelesez WAI (Web Accesibility Initiative) web irisgarritasunari buruzko ekimenari buruzko web gunean.
Zure web gunearen irisgarritasuna neurtzeko bi tresna aurkeztu dituzte, ez dira berriak, baina berrikuntzak dituzte: TAW eta HERA biak gaztelaniaz eta SPRAW deitzen den beste tresna bat laster aterako dutela diote Sidar fundaziokoek.
Web irisgarritasunari buruzko mintegi honetako konklusioak ikus ditzakezue eta ados bazaudete sinatu, Hirien eta Agintari Lokalen Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko II. Goi-Bileran kontutan hartzea nahi bait dute.
Jende askok eskertuko digu denentzako diseinatzen ahalengintzea.
Erakunde publikoek 2006ko Urtarrilean Legez bete beharko dute irisgarriak izateko balditza baina ala ere %50ek besterik ez dute gaindituko web irisgarritasun A maila.
Enpresek berdina egin beharko lukete, baina oraindik ez dago hori betetzera behartzen dien legerik beraz web ez irisgarriak egiten segituko dute gehienek.
Googleko posizionamenduan irisgarritasunak pisu handiagoa izango balu, orduan hasiko ziren bai, enpresak ere web guneak moldatzen, ondo egongo litzateke hori posible izatea, ez duzu uste?
No comments:
Post a Comment