4/25/2009

Twitter SEO eta SEM

Bukatu da Nonick 2009 eta pozik irten naiz!

1. Multiboxean Wifia zebilen! eta oraingoan bai XXI. mendeko aurkezpenak bizi ahal izan ditugu. Zorionak EITB! :)

2. Gainera, internet bidez irakurtzeaz bakarrik ezagutzen nituen Enrique Aguilera (Panda Softwareko SEO) eta Raquel Francorekin (EITBko SEO) hitzegiteko aukera izan dut pintxo goxo bat jaten nuen bitartean :)

3. Blog hau jarraitzen duzuenok jakingo duzuenez, beti izan naiz Telendroren mireslea, nahiz eta nor zen ez nekien, gaur bere benetako izen abizenak zeintzuk diren esan didate! suposatzen nuen berau izan zitekeela baina inoiz ez nuen zihurtasunik izan. Googleko profilean "something I can't find in Google" atalean "Telendro's real name" jarrita nuen gaur arte :)

Eta azkena eta garrantzitsuena:

4. Twitter Search izan da gehien erabili dudan bilatzailea. Eta erabiltzerakoan Twitterren SEO egiteko posibilitateak (Googlen posizionatzeko teknikak oso ezberdinak diren arren) frogatu ahal izan ditut :) eta nire ustez honek esan nahi du, etorkizunean Twitterren ere Google AdWords estiloko iragarkiak jartzea errentagarria izango dela!

No comments:

Bilatu