Datorren Urriaren 21ean, 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hateskundeen emaitzak jakingo ditugu eta bitartean interneten eta bereziki Twitterren, hainbat kontu idatziko denez, txio horien sailkapen bat egitea okurritu zait Hauteskundeak 2012 esperimentuan.
Dibagati.com domeinua erabili dut horretarako eta momentu honetan Googlek indexatu gabe duen web gune bat den arren Urriaren 21erako zenbait aldaketa SEO egin ondoren Hauteskundeak 2012 bilatzean zein posiziotan agertzen den ikustea dut helburu.
Googlek web gune berri hau indexatu dezan, hemen jarri dut esteka bat eta baita beste bat ageri.net web gunean. Gainera, Google webmastertools erabiliz lekua nirea dela egiaztatu dut eta web gunea osatzen duten orriak zeintzuk diren adierazi dut.
Ea zein posiziotan bukatzen duen... 2012ko hauteskundeei buruz Twitterren idatzitako edukiaren bilduma interesgarria geratu bait daiteke.
Egoitz Goikoetxea
No comments:
Post a Comment