11/28/2005

Google & Blogs & Beers

Atzo Bilboko Kafe Antzokian blogs & beers topaketan elkartu ginen, euskal blogosferan gabiltzan batzuk. Irakurtzen ditugun blogetako idazleen aurpegiak ikustea ondo egon zen, ez gara horren itxusiak, baina blogak gure argazkia gabe hobeto daude.

Blogari.net webgune berria ezagutarazi zuten beste web batzuen artean eta zure bloga sortzeko tresna ederra sortu dutela aitortzen dut. Orain bloggerretik blogari.net era pasatzea pentsatzen ari naiz.

Han egon zen dirson.com gaztelaniazko webgunean posizionamenduari buruz idazten duen blogaria, ala ere beste batzuekin mintzatzen ibili nintzenez azkenean ez nuen berarekin hitz egiteko momenturik aurkitu, behar bada lotsa ematen zidalako izan zen. Ni afizionatu bat besterik ez naiz honen ondoan eta zer esan gabe gelditu nintzen.

Bitartean beste batzuen blogak ikusten eta trukotxo batzuk elkartrukatzen ibili nintzen.

Agur bat lesboom.blogspot.com eta eibar.org/blogak/maite ko blogariei.

No comments:

Bilatu