6/07/2006

Interneteko erraldoien tranpak

Blog honetako azken mezua irakurri baduzue, badakizue Google, Yahoo! edo MSNko lehen postuetan agertzeko SEO teknika ez etikoak erabiltzen dituzten web guneak ikustea, zein urduri jartzen nauen.

Spam salaketak egin daitezkela kontatzen dizuet mezu horretan, baina egia esan, ez dute eragin handirik izaten "spam report" horiek, eta batez ere diru asko mugitzen duten enpresen web guneen kontra doazenean.



Behintzat, kexa hori nonbait publikatzeko aukera ematen digute http://www.bigblackhatseo.com blogean, eta dagoeneko ikus daitezke beste batzuen artean edreams.es edo nh-hotels.com erabilitako seo teknika zikinak zeintzuk diren.

No comments:

Bilatu