SEO munduan dauden askok, tranpak egitea dute gogoko eta gainera lan horregatik kobratu ere egiten dute.
Enpresa gehienek ez dute jakiten kontratutako SEO enpresak erabiltzen dituzten teknikak zeintzuk diren.
Tranpa egiteak arrisku handia ekar diezaioke webguneari. Norbaitek erabilitako teknika ez baimendua salatzen badu, bilatzailetik kanpo denbora luzean egotea ekar bait dezake.
Hauek dira Google, Yahoo eta MSN bilatzaileek, spam egin dela salatzeko eskuragarri dituzten web orriak:
Spam salaketa Google-n
Spam salaketa Yahoo-n
Spam salaketa MSN-n
Spam adibide jartzeko, gaur aurkitu dudan bat erakutsiko dizuet:
einnova.es web diseinu enpresak hainbat web guneetan sartu ditu esteka izkutuak. Yahoo erabiliz link:http://www.bilanx.es bilaketa egin dut eta agertzen diren web guneen kodea ikustean ohartu naiz nola bilanx.es web gunera doazen esteka guztiak izkutaturik dituzten horietako 8 web gunek.
Ez dakit zenbat denbora beharko duten bilatzaileetako arduradunek web gune hauek bilatzailetik kentzeko edo horien arduradunei egindakoa konpon dezaten agintzeko, baina hau da kexatzeko daukagun modu bakarra.
No comments:
Post a Comment