5/11/2006

Google Trends

Google erabiltzerakoan jendeak dituen joerak aztertzeko tresna Google Trends. Honela, hitzen arteko konparazioak egin, eta jendeak Googlen nola bilatzen duen jakin dezakezu.

Adibidez, "gipuzkoa" edo "guipuzcoa" da jendeak gehien erabiltzen duen idazteko modua Google erabiliz bilatzerakoan? eta Donostiarrek zein erabiltzen dute gehiago? eta gipuzkoan? eta bizkaian? eta udan? eta neguan? Informazio guzti hori eskuratu dezakegu oraindik aurrera.



Grafikoaren arabera, udan "guipuzcoa" bilatzen dutenen eta "gipuzkoa" bilatzen dutenen arteko aldean handitu egiten da, neguan aldiz nahiko parean daude biak.

Zihur naiz asko erabiliko dudan tresna dela Google trends hau.

No comments:

Bilatu