Gaztelaniaz titulatu dut mezu hau, eta agian arazoren bat ekar diezadake, Julio Alonsori gertatu zaion bezela:
"ladrones" Googlen bilatzerakoan, "SGAE = ladrones" titulua duen merodeando.com-eko mezu bat agertzen da, eta orain SGAE eta Julioren abokatuen eskuetan dagoen arazo bat bihurtu da mezu hau.
Ez dut uste "fascistas" bilatzerakoan nik idatzitako mezu hau Googleko lehen orrian inoiz agertuko denik, baina gertatuko balitz, abokatu baten beharra izango duen hurrengoa ni izango nintzatekeela uste dut... eta dena nere iritzia emateagatik. Nik ezin diot inori galerazi mezu honetara "fascistas" dioen lotura jartzea beraz, egunen batean gerta daiteke burofax bat niri heltzea. :)
No comments:
Post a Comment