3/20/2007

SEO, SEO beltza, SEO grisa eta SEO zuria

Dirua irabazten dut Googlen posizio onak lortzen ditudanean, SEO (Search Engine Optimization) bezela ezagutzen da lanbide hau eta sekulako eskaera izaten ari da gaur egun. Arrazoia, Googleko lehen postuan egoteak interneten negozio bat errentagarria izateko duen garrantziak.

Horregatik, lanbidea SEO deitzen bada ere hiru alde nabarmentzen dira:

SEO zuria: Bilatzaileak gomendatutako teknikak erabiliz, bilatzaileari erreztasunak jartzea web orri jakin bateko informazioa, bilaketa jakin batentzako garrantzitsuena dela jakinarazteko.

SEO beltza: Bilatzaileak debekatutako teknikak erabiliz, bilatzaileari erreztasunak jartzea web orri jakin bateko informazioa, bilaketa jakin batentzako garrantzitsuena dela jakinarazteko.

SEO grisa: Bilatzaileak gomendatutako eta debekatutako teknikak ez dira batere zehatzak, limitean jolastuz bilatzaileari erreztasunak jartzea web orri jakin bateko informazioa, bilaketa jakin batentzako garrantzitsuena dela jakinarazteko.

SEO beltz asko egon da beti interneten, ala ere gero eta SEO zuri gehiago dago egunetik egunera epe luzera emaitza hobeak lortzen direla ikusi delako.

Egiten dudanaz harro egoteko, SEO zuri teknikak erabiltzea nahiago izan dut beti, ala ere, lelo aurpegiarekin geratzen naiz SEO beltz teknikak erabilitako web gune bat Googleko lehen postuetan ikusten dudan bakoitzean.

No comments:

Bilatu