9/14/2010

Googlek euskara bereizten du!

Hau bai dela berri ona! blog honetan eman dudan onena duda gabe: Googlek euskara bereizten du! zergatik diodan hau? Nomaders bidai agentziaren webgunean SEO lanetan ematen ditut ia lan ordu guztiak eta gaur "Gaurkopenak" (ez dakit nork itzuli duen "Updates" horrela o_O , nik "Eguneraketak" esango nuke) aztertzean Googlek Nomaders Euskaraz bilatzean



eta Nomaders Gaztelaniaz bilatzean



emaitza bereiztuak ematen zituela ikusi dut!

Ez al da zoragarria? ni pozez gainezka nago!

Orain, bakarrik falta zaigu Googlen euskarazko blog ofizial bat :) gutxienez, esaten ari naizena egia dela ziurtatzeko. :)

No comments:

Bilatu