10/04/2010

Euskaraz ageri Google web bilatzailean

Badirudi Enpresa Digitalako norbait ez zela ohartu hau izan zela Google Realtimek euskara bereizten zuelaren berri eman zuen lehen bloga... baina ez du ardurarik nork deskubritu zuen, azken finean jendeak albiste honen berri izatea da garrantzitsuena :)

Ba bueno, hona hemen orain arte beste inon irakurri ez dudan albiste bat: bilaketa aurreratuaren aukeren artean agertzen ez den arren Google web bilatzaileak ere euskara bereizten du.


Nola?

NOLA AURKITU GOOGLEN EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA:
Google euskaraz erabili dezakezu esaten dudana egia dela ikusteko

NOLA EGITEN DU GOOGLEK EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA BEREIZTEKO:
Aurretik web orriko hizkuntza euskara dela zehaztu behar izan du web gunearen garatzaileak: html lang="eu" definituz.


Hona hemen Google web bilatzailea euskara bereizteko gai dela frogatzen duten bi adibide:

http://www.google.com/#hl=eu&q=ageri
http://www.google.com/#hl=es&q=ageri

http://www.google.com/#hl=eu&q=sustatu
http://www.google.com/#hl=es&q=sustatu

Egia da erdaraz dauden emaitzak ikus daitezkeela tartean, baina hori beste SEO kontu batzuengatik da.

2 comments:

IñakiA said...

Dirudienez aldatzen dena ordena da, hl edozein izanda dokumentu kopurua finkoa baita.

Euskal SEO said...

Eskerrik asko Iñaki zure iruzkinagatik. Ia honela gero eta euskal web gune aurkitzen ditugun Googlen Behintzat berrikuntza, honek zerbait errazten du lan hori :)

Bilatu