Bukatu da
Nonick 2009 eta pozik irten naiz!
1. Multiboxean Wifia zebilen! eta oraingoan bai XXI. mendeko aurkezpenak bizi ahal izan ditugu. Zorionak
EITB! :)
2. Gainera, internet bidez irakurtzeaz bakarrik ezagutzen nituen
Enrique Aguilera (Panda Softwareko
SEO) eta
Raquel Francorekin (
EITBko
SEO) hitzegiteko aukera izan dut pintxo goxo bat jaten nuen bitartean :)
3. Blog hau jarraitzen duzuenok jakingo duzuenez, beti izan naiz
Telendroren mireslea, nahiz eta nor zen ez nekien, gaur bere benetako izen abizenak zeintzuk diren esan didate! suposatzen nuen berau izan zitekeela baina inoiz ez nuen zihurtasunik izan.
Googleko profilean "something I can't find in
Google" atalean "
Telendro's real name" jarrita nuen gaur arte :)
Eta azkena eta garrantzitsuena:
4.
Twitter Search izan da gehien erabili dudan bilatzailea. Eta erabiltzerakoan
Twitterren
SEO egiteko posibilitateak (Googlen posizionatzeko teknikak oso ezberdinak diren arren) frogatu ahal izan ditut :) eta nire ustez honek esan nahi du, etorkizunean
Twitterren ere
Google AdWords estiloko iragarkiak jartzea errentagarria izango dela!