Gaur Donostian, Euskarabildua ekitaldian izan naiz. Benetan interesgarriak iruditu zaizkidan hitzaldiak entzuteko aukera izan dut eta batez ere Albert Cuesta eta Lander Arbelaitzek egin dituzten aurkezpenak gustatu zaizkit. Albert Cuesta, kazetari katalana eta teknologia berrietan adituak, twitter eta beste hainbat aplikazio norbere hizkuntzan erabilgarri jartzera eta erabiltzera animatu gaitu eta Lander Arbelaitzek urte guzti hauetan Argia nola moldatzen joan eta joango den erakutsi digu.
Beste hizlarietako bat ni izan naiz eta oinarrizko aholku batzuk eman ditut SEO zer den azaltzeko. Esan dudanaren idaia bat egiteko hau irakurri dezakezu:
SEOaren garrantzia irakurle eta erosle euskaldunen nahiak internet bidez asetzeko
Zer da SEO?
Wikipedian ingelesez irakur daiteke SEO akronimoaren definizioa: Search Engine Optimization (SEO) is the process of improving the visibility of a website or a web page in a search engine's "natural" or un-paid ("organic" or "algorithmic") search results.
Hau da, euskaraz SEO: Bilatzaileetako emaitzetan era "naturalean" edo "ordaindu-gabe", web gune edo orri baten ikusgarritasuna hobetzeko prozesua da.
Eta iruzur egin gabe, bestela "Black Hat SEO" egiten arituko zinateke, eta hori detektatu eta zigortzeko moduak ditu Googlek. Beraz hobe garbi jokatzea.
Interneten bilatzen duten euskaldunak
Aurreko definizioan ez da "pertsona" hitza aipatu baina "bilatzen duten pertsonak kontuan dituen prozesua” ere bada.
Web gune bat euskaraz sortzen denean, interneten bilatzen duten pertsona euskaldunak izan behar dira kontuan, eta kontuan hartzekoak dira Eustatek 2012ko ekainean publikatutako txostenean agertzen diren hiru datu:
1.Euskadiko Internet erabiltzaileen artean ia %97k “Google” bilatzailea erabiltzen du.
2.15 urte eta gehiagoko 1.079.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia.
3.Google-ren erabiltzaileak, 2012an, lehen baino 16.000 pasa gehiago dira.
Bilatzaileko emaitzak
Zer ikusten dute Googlen bilatzen duten euskaldunek? Google bilatzailearen emaitzetako orri bakoitzak 10 puxketa “organiko” ditu (ordaindu gabe agertzeko) eta puxketa bakoitzak hiru zati ditu:
1.Izenburua (title)
2.Helbidea (URL)
3.Edukia (edo meta-description)
Hori badakigu, bilaketa bakoitzerako, Googlek gure web gunetik egokitutako puxketak eraiki ahal izateko, web orriak sortu beharko ditugu.
Pertsonek, bilatutako hitzak tituluan irakurtzea espero dute, sakatu eta gero ikusten duten orrian informazio osoa aurkitzeko helburuarekin.
Hau da, “Hauteskundeak 2012 emaitzak” bilatzen badut, adibidez honelako puxketa bat irakurri nahiko nuke:
Hauteskundeak 2012 EAEko emaitzak
http://www.niregunea.com/hauteskundeak-2012-eaeko-emaitzak
2012ko EAEko hauteskundeetako emaitzak online, bozak, parlamentariak, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta herrizka.
Bilaketa 1 = URL 1 = Eduki 1 (title eta meta-descrition)
Bilaketa: edukia sortzen baduzu aurkitzeko moduan pentsatu
URL: helbideak, edukia sailkatzerakoan aurkitzeko moduan pentsatu.
Title eta meta-description: bilatzailean etiketa hauetan idazten duzuna irakurriko da, hitz gakoak hemen ez badaude ez dira irakurriko.
Aurreko adibidearekin jarraituz, orain nire herriko emaitzak jakin nahi baditut eta “Hauteskunde emaitzak Mungia” bilatzen badut honelako puxketa bat irakurri nahiko nuke
Hauteskunde emaitzak: Mungia - EAEko Hateskundeak 2012
http://www.niregunea.com/hauteskunde-emaitzak-mungia-eaeko-hauteskundeak
U-21, EAEko hauteskundeetako emaitzak Mungian, bozak eta alderdiak, EAJ, PNV, EH Bildu, PP, PSE, EB, Ezker Anitza eta guztiak.
Gauza sinplea da, baina web gune batek orri asko dituenez webgunearen arkitektura nolakoa izango den zehaztean kontutan izan beharko dugu nola eraikitzen ditugun Helbideak (URLak), Izenburuak (Titleak) eta Edukiak (meta-description).
URL
Googlek, edukiak sailkatzeko URLak erabiltzen ditu. Web gunea garatzean edukia aurkigarria izan daitela nahi baduzu, eduki bakoitzak helbide bat beharko du edukia zertaz doan deskribatzen duen izenburu batekin eta edukiaren deskribapen labur batekin.
Title
Egunkarian, telebistan, irratian, albiste berdinen izenburuak eta mezuak ezberdinak dira. Medio bakoitzak baditu bere berezitasunak eta nola ez interneten ere badira kontuan hartzeko kontuak orrien izenburuak (title) idazterakoan. Googleko puxketak , karaktere mugatua dauka eta lehen hitzak izango dira bakarrik irakurriak.
Bilaketa
Webgunea sortzerakoan edukia aurkigarria izan daitela nahí baduzu, pentsatu nola aurkituko duten. Zure edukia ahal bezain beste pertsonari heltzea nahi baduzu, zein hitz bilatzen duten jakin beharko duzu, agian zuk beraien jakinmina bete dezakezu. Badaude jendeak egiten dituen bilaketen informazioa ematen duten tresnak Google trends eta Google keywords bi aukera dira. Lehenak tendentzien berri emango digu eta bigarrenak bilaketa kopuruaren berri.
Euskaraz egiten den bilaketa kopurua, kasu askotan ez da aski handia eta trensa hauek ez dute daturik eskeintzen baina ala ere, komeni da kontsultatzea.
Web gune bat sortzen dugunean, bisita kopurua handitzeko modu eraginkorra da bilaketa kontutan hartzea eta web guneko jarraitzaileen kopurua igo edo produktuen salmentak handitu daitezke hitzen aukeraketaren arabera.
Estekak
Orain arte, gure webguneak Googlei puxketa erakargarriak eraikitzeko erreztasunak ematearen garrantzia ikusi dugu.
Nahi genuen puxketa badugu, oraindik arazo geratzen zaigu: jendeak lehen postuetan agertzen diren puxketetan egiten du klik batez ere! Beraz puxketa hori lehen postuan agertzea lortzen saiatu beharko gara...
Googlek erreferentzia diren orriak jarri nahi ditu lehen posizioan, horretarako web orrira zuzendutako esteka kopurua zenbatzen du.
Gure web gunean, ez dugu arazorik estekak jartzeko orri batetik bestera, baina beste webguneetatik ere behar dira estekak eta honek webgunea ezagutzera ematerakoan estekak lortzeko moduan pentsatzea suposatzen du edo edukia sortzen dugunean besteek beren web guneetan gomendatzeko modukoa izatea, bai azken orduko albiste bat delako, deskontu handia duen produktu bat delako...
SEOan edukia errege da
Izenburu on bat, URL eta egin daitezkeen beste hainbat SEO hobekuntza ez dira beti izango nahiko konpetentzia handia duten bilaketetan. 4 kasu ematen dira:
Eduki ona eta SEO batera badoaz, lehen posizioak lortzea erreza da.
Eduki txarrarekin, SEO egitean lehen posizioak lortzea EZ da erreza
Eduki onarekin, baina SEO egin gabe lehen posizioak lortzea EZ da erreza
Eduki txarra, eta SEO egin gabe lehen posizioak lortzea EZINEZKOA.
Puxketa aberatsak
Iritziak, ekitaldiak, musika, errezetak, produktuak… ikusi ditugun puxketak baino aberatsagoak diren puxketak erakusten hasi da Google eta kodean zenbait etiketatan informazioa zehaztuz gero puxketa aberats erakargarri hauek erakutsi ahal izango ditugu gure web orriko informazioarekin bilatzaileko emaitzetan.
Google+
Googlek erreferentzia diren orriak jarri nahi ditu lehen posizioan, horretarako Google+ erabiltzaileen gomendioak kontutan hartzen ditu. Googlen sartuta dauden lagunek gomendatutako web orriak aurkitzeko erreztasunak ematea da helburua. Gainera idazlearen aurpegia, emaitzetako puxketan agertzea uzten du.
SEO lana
Ia egunero dago SEOaren inguruko albisteren bat, eta estekak lortzeko eta Googlen bilaketa askotan agertzeko eduki asko eta URL asko sortu behar denez, guzti hau nola bideratu eta antolatzeak lana darama. Akatsak aurkitu eta konpondu, lortutako helburuen jarraipena, aukera berrien ikerketa... eskerrak badauden guzti hau errezago egiteko lagungarriak diren tresnak.
Tresnak
http://tools.seobook.com/firefox/rank-checker/
Posizioen eboluzioa neurtzeko
http://www.screamingfrog.co.uk/seo-spider/
On-page analisi bat egiteko (Title, URL, meta-description, h1, alt, estekak)
http://www.google.com/webmasters/tools/
Google gure web gunea nola ikuste duen jakiteko
http://adwords.google.com/KeywordTool
Bilaketa kopurua jakiteko
http://www.google.com/trends/
Bilaketen tendentziak jakiteko
http://www.google.com/analytics/
Zure webgunea bisitatzeko, Googlen zer bilatu duten jakiteko.
Zure webgunean zer bilatu duten jakiteko.