4/05/2012

Blogari bidaiarien Blogeu topaketa Bilbon

Pasa den Ostiralean, iragarri zen bezela, beste Blogeu topaketa bat egon zen. Oraingoan, Bidaia eta Turismo blogariak biltzea zen asmoa, eta Bilboko Itsas eta Itsasadarra museoan elkartu ginen. 

Hitzaldiekin hasi aurretik, pintxo batzuk jaten genituen bitartean, aurkezpenetan bakoitzak nahi zuen hizkuntza erabiliko zuela argi utzi zen. Hau da, nirea euskaraz izango zen eta besteak gaztelaniaz.

Lauretan, denak (Natalia Zapatero Turiskopio, Iñaki Makazaga Piedra de toque, Eduardo Pérez Hombrelobo, Peio Arruabarrena Sirimiri, Mª Esther Bravo Loren Simon, Carol Gutiérrez Moonflower, Ainara García Azpiazu El mundo a través de un visor, Xabier Villanueva Como ser un kiwi, Juan José Aspiroz Desde Getxo, Fernando Villanueva La cocina paso a paso, Roberto Poza eta Maribel Navascués El guisante verde project, Ivo Valadares Hello Bilbao, Mikel Agirregabiria, Amaia Lago el blog de Amaia , Maitane Bengoa Non Gogoa, Raimundo Rubio REDOX, Miguel Loitxate Lonifasiko José Manrique , Rafael Olalde, Javier Merino, Alberto Arizkorreta Chiloé eta ni ) geundenean, Roberto eta Maribel, Iñaki, Natalia, Eduardo eta ni neu, prestatutako aurkezpenekin hasi ginen.

Bakoitzak blog eta bidaiekin zuen lotura azaldu zuen, eta bakoitzaren berezitasunak ikustea polita izan zen. Ideia txiki bat egiteko:

Maribel eta Robertok, El Guisante Verde Project  bidaia bloga kudeatzen dute. Ez dute egunero idazten, baina egiten dutenean zehaztasun pilo bat emanez egiten dute. Oso partehartzaileak dira, eta bloga mantentzea diru irabazi asmorik gabe egiten duten zerbait den arren noizbehinka bidaietarako gonbidapenak jaso dituzte bidaia agentzia edo turismo bulegoetatik.

Nataliak, Turiskopion egiten du lan eta lekuak ezagutzera ematea da bere lana. Hau da, marketing turistikoa. Estatu Batuetan hasi zen lanean eta Euskal Herrira etorri zenean, bertako turismo enpresa askok internetekin duten lotura falta nabaritu zuen. Berak, lekuak ezagutzera emateko internet erabiltzearen garrantzia azaldu du. Ez da aberastu baina bizi daitekeela ikusita eta bidaiatzea gogoko duenez, horretan jarraitzen du.

Eduardok, Hombrelobo, 1200 bideo ditu publikatuta, bidaian doanean egiten duena grabatzen du, ez du grabatzeko bidaiatzen eta gauza onak eta txarrak erakusteko arazorik ez du. Bere bidaiak ez dira motxilarekin egitekoak, luxuzkoak nahiago ditu, eta blog horretaz gain beste hainbat kudeatzen ditu, sortzen duen edukiarekin bizimodua ateratzeko helburuarekin.

Iñaki Makazaga, Piedra de toque, kazetaria da, medio ezberdinetan aritu da paperean, blogean, irratian, bere Piedra de toque saioa podcast bihurtzen bukatu arte. Arima daukaten bidaien historiak bilatzen ditu eta horretarako hainbat bidaiari gonbidatu eta elkarrizketatzen ditu astero.

 Nire aldetik, aurkezpena 6 tuitetan zatitu nuen esandakoa laburtzeko:
1. Lekuak, blogariak, bidaiariak, tokian tokiko heroiak eta Nomaderesko lantaldea ezagutzeko http://www.nomaders.com/eventonomaders dago #blogeu
2. Hotelak, hegaldiak eta aktibitateak gomendatzen dituzten blogariek, dirua irabazteko aukera izan dezaten http://www.nomaders.com/pro dago #blogeu
3. Ideiak, esperientziak, gomendioak eta bidaiatzeko aukeren berri edukitzeko http://www.nomaders.com/blog dago #blogeu
4. Hashtag bat erabiliz bidaiak partekatzeko edo hashtag bat erabili duten blogarien bidaiak irakurtzeko http://www.elmundoenunclick.com dago #blogeu
5. Nire bidaia eta internet esperientziak partekatzeko http://www.egocast.es bloga daukat (gaztelaniaz) #blogeu
6. Bidaiak erreserbatseko eta #localheroes proposamenik dagoen jakiteko http://www.nomaders.com begiratzen dut #blogeu
Bideoan dago grabatuta, Mikel Agirregabiriari esker:
Baina arnas gabe hasi nuen hitzaldia eta ez nuen ondo hartzea lortu, hurrengoan hobeto egitea espero dut...

Hurrengo Blogeu topaketa dagoeneko hasi da antolatzen eta gastronomia blogariak bildu nahi ditu. Nik oraingoan entzule bezela joateko asmoa badut, ia honetan ere aurkezpen euskaldunik ere dagoen.

Bilatu