Bilboko Web Congressean izango dela ikusi dut. Nik, ez dut joateko aukera galduko eta zuei ere etortzera gonbidatu nahi zaituztet hainbat hitzaldi interesgarri izango direla dirudielako.
Irailaren 29 eta 30an Zamudioko Teknologi Parkean SEO gaiez asko dakien lagun on bat arituko da hizketan. Alfonso Mourekin batera lan egiteko aukera izan nuen zenbait hilabetez eta SEO aparta dela esan dezaket.
Tailerren programak jada jaitsi ditzakezue:
Eta zozketa honetan parte hartzen baduzue tailer baterako sarrera dohainik irabazi dezakezue.
Zorte on guztioi!
9/06/2011
7/11/2011
Euskal SEO, Blogger eta Google+
Ba heldu da, heldu behar zen eguna... kostata, eta hainbat saio egin ondoren Googlek arrakaztazko bere medio soziala sortzea lortu du Facebook lortzen ari zen garrantziari aurre egiteko.
Google+ erabiltzen hasi garen gehiengoa, ordu galanta sartzen ari gara, Facebook eta Twitter eta baita blogari kenduta. Eta kontua da informazioa trukatzeko medio oso erosoa dela Google+.
Orain, ez du zentzurik blogspotek eskeintzen duenarekin konformatzea Google+ek eskeintzen duena askoz gehiago delako.
Beraz oraindik aurrera irakurri nahi banauzue, hobe nire Google+ helbide honetan egiten baduzue gehiago idazten dudalako.

2/18/2011
Screaming Frog: On Page SEO analisiak egiteko tresna
SEO lanak egiten dituzuenok agian ezagutuko duzue Screaming Frog (Windows) edo antzeko tresnaren bat web guneen SEO analisiak egiteko laguntza bezela.

Erabiltzen dudana 500 orri arakatzen dituen dohainezko bertsioa den arren oso erosoa iruditzen zait.

Erabiltzen dudana 500 orri arakatzen dituen dohainezko bertsioa den arren oso erosoa iruditzen zait.
1/12/2011
Ebizi - Euskal webguneen rankina
Bilbora, Maite Goñik Bilbaoandtweets topaketan Irakaskuntzari buruz eman duen hitzaldia entzutera nindoala kotxean Bizkaia Irratian entzun dut euskal webguneen ranking bat eskeintzen duen ebizi webgunea sortu dutelaren berria.

Page rank, Alexa eta erabiltzaileen bozketak kontutan hartuz egiten du ebizik zerrendaketa, eta aurkibide bezela erabilgarri gerta daiteke.
PD: Maiteren hitzaldia beti bezela sekulakoa izan da, ez ezazue bere hitzaldirik entzuteko aukerarik galdu!

10/04/2010
Euskaraz ageri Google web bilatzailean
Badirudi Enpresa Digitalako norbait ez zela ohartu hau izan zela Google Realtimek euskara bereizten zuelaren berri eman zuen lehen bloga... baina ez du ardurarik nork deskubritu zuen, azken finean jendeak albiste honen berri izatea da garrantzitsuena :)
Ba bueno, hona hemen orain arte beste inon irakurri ez dudan albiste bat: bilaketa aurreratuaren aukeren artean agertzen ez den arren Google web bilatzaileak ere euskara bereizten du.

Nola?
NOLA AURKITU GOOGLEN EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA:
Google euskaraz erabili dezakezu esaten dudana egia dela ikusteko
NOLA EGITEN DU GOOGLEK EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA BEREIZTEKO:
Aurretik web orriko hizkuntza euskara dela zehaztu behar izan du web gunearen garatzaileak: html lang="eu" definituz.
Hona hemen Google web bilatzailea euskara bereizteko gai dela frogatzen duten bi adibide:
http://www.google.com/#hl=eu&q=ageri
http://www.google.com/#hl=es&q=ageri
http://www.google.com/#hl=eu&q=sustatu
http://www.google.com/#hl=es&q=sustatu
Egia da erdaraz dauden emaitzak ikus daitezkeela tartean, baina hori beste SEO kontu batzuengatik da.

Etiketak:
bilatzaileak,
euskaraz,
google,
SEO
9/14/2010
Googlek euskara bereizten du!
Hau bai dela berri ona! blog honetan eman dudan onena duda gabe: Googlek euskara bereizten du! zergatik diodan hau? Nomaders bidai agentziaren webgunean SEO lanetan ematen ditut ia lan ordu guztiak eta gaur "Gaurkopenak" (ez dakit nork itzuli duen "Updates" horrela o_O , nik "Eguneraketak" esango nuke) aztertzean Googlek Nomaders Euskaraz bilatzean

eta Nomaders Gaztelaniaz bilatzean

emaitza bereiztuak ematen zituela ikusi dut!
Ez al da zoragarria? ni pozez gainezka nago!
Orain, bakarrik falta zaigu Googlen euskarazko blog ofizial bat :) gutxienez, esaten ari naizena egia dela ziurtatzeko. :)

6/01/2010
Community Manager ikastaroa eta Streaming
Zamudion ematen ari naizen Community Manager hastapen ikastaroa streaming bidez nola zabaldu azaltzeko adibide bat da.
Helburua, ikastaroan jazotakoa zuzenean eta edozein momentu zein webgunetan jarraitu ahal izateko aukera ematea zein erraza izan daitekeen frogatzea da.
Helburua, ikastaroan jazotakoa zuzenean eta edozein momentu zein webgunetan jarraitu ahal izateko aukera ematea zein erraza izan daitekeen frogatzea da.
Etiketak:
bideo,
bilbao,
community manager
Subscribe to:
Posts (Atom)